Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2016

Jardunaldi Matematikoak Leioako Berritzegunean

Imagen
Gaur, Leioako Berritzegunean Jardunaldi matematiko bat antolatu eta garatu dugu. Urtero, Sestaoko Berritzegunean Jardunaldi sakonagoak eta zabalagoak ospatzen direnez (pasa den ikasturtekoak, adibide gisa) eta 17 ikasturtetan zehar hainbeste gai tratatu dituztenez, gure helburuak ez du asmo handikoa  izan, bakarrik,  zonaldeko eskaera pilo jaso eta gero, Heziberriko planteamentuetan irakasleek zituzten  zalantzak argitzeko xedea baizik. 
Hala eta guztiz, BHko erantzuna oso gutxi izan dugu, zazpi irakasle besterik ez dira etorri. Baina, tire, "familian" egon gara posik nire kidea den José Manuel López Irastorzak aurrera eramaten duen saioan. Gaur egungo gaitasun matematikoaren interpretazio berria, Heziberri markotik abiatuta. 
Atsedenaldi eta gero, ikastetxeen arteko esperientzia batean sakontzeko aukera izan dugu: Mateabentura, Gurutzetako BHInstituoak sortutako proiektua. , DBHko 3.mailako ikasleek hiru "saio matematikoak" antolatzen dituzte klasean, beren kurri…

Laborategi birtualak / Laboratorios virtuales

Imagen
Benetako laborategiak ezinbestekoak dira zientzia irakasteko. Baina, batzuetan, laborategi digitalak ere erabiltzea ez dago gaizki pentsatuta, batez ere: Azaltzeko aldez aurretik zer egingo dugun laborategianEskolako laborategian errepikatzeko zaila den esperimentoaren kasuanIkas-jarduera batekin lotuta, kontzeptuak argiagoak adieraztekoEgoera problematiko bat proposatzeko Etxean birpasatzeko Laborategi birtualen artean, denetariko aurkitzen dugu. Batzuk simulazioak dira, benetan interaktiboak (datuak sar ditzakegu emaitza esperimentalak ateratzeko), beste batzuk, ordea, animazioak besterik ez dira ( prozesuak jarraitzen dira); baita jolas moduan antolatuta daude ere. Baliabide pilo daude, ezinezkoa da Sarean dagoen den dena aipatzea, baina ezinbestek batzuk aipatuko ditut: PHET: Coloradoko Unibertsitateko simulazio-bilduma izugarria, denak manipulatiboak, haien artean laborategiak ere aurkitzen ditugu. Jatorriz ingelesez badaude ere, itzultzeko aukera dugu ( gaztelaniaz / euskaraz)…

Atomoak aldatzen dira begiratzen diegunean?: The Big Bell Test

Imagen

Leioako Berritzeguneko Jardunaldi Matematikoak

Imagen
Pasa zen ikasturtetik ikastetxe desberdinetatik Gaitasun Matematikaz interesa iritsi zaigu. Hori dela eta, datorren azaroaren 24an Jardunaldia antolatu dugu izenburu honekin: Gaitasun matematikoa Heziberri markoan.  Bi ekintza izango dira: lehenengoan, ikasgelarako materialaren erabilerari ekingo diogu, bi talde desberdinetan: bata LHkoa, Txerra B03ko aholkulariarekin eta bestea BHkoa, Jose Manuel López Irastorza Berritzegune Nagusiko aholkulariarekin. Bigarren ekintzan Mateabentura LH eta BHren arteko esperientzia azalduko dute beren arduradunek.
Programa osoa: Jardunaldi matematikoak Izena ematekoesteka hau erabil dezakezue.

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Imagen
Programazio berriak ("arazo-egoera" batekin) egin beharra dugunez, azken bolada honetan Berritzegunean eskera pilo jaso ditugu ondorengo galdera honenpean eginda: Arazo-egoeren adibideak, nondik atera?
Nire zalantza da ea zer dagoen galdera honen atzean. Susmatzen dut irakasle batzuek pentsatzen dutela arazo egoerak  "enpaketatuta" dagoen produkto didaktikoak direla eta, benetan pentsamendu honek ez daukat zerikusirik Heziberriren planteamendu pedagogikoekin. Azaro-egoeraren kontzeptua argi dugu buruan? Ez dut uste.
Arazo-egoeren metodologiaren azpian, ikas-sekuentzia modu ikertzaile batean antolatzeko ideia dago. Hau da, sinple moduan adierazita, ikasleei aldez aurretik erronka didaktiko bat planteatu eta gero, ikasgelan garatzen dugun ikas-jardueren sekuentziak ikasleek beraiek erronka hau irtenbideratzeari begira antolatu behar dugu; eta sekuentzia honi dagokion prozesu ikertzailea ekoizpen batean islatu behar da. "Ikas-sekuentzia" aipatzen dudanean, k…

Tailerra: Gazteei ikerketan eta proiektugintzan nola lagundu

Imagen
ElHuyar-ek antolatzen duen prestakuntza interesgarri baten berri ematen dizuet:
"Gazteei ikerketan eta proiektugintzan nola lagundu"

Dakizuenez, ElHuyar-ek bultzatuta, urtero "Zientzia Azoka" ekimena antolatzen da. Azoka 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Ikasturtean zehar ikerketa-proiektu bat landu behar dute (Unibertsitateko ikertzaileen laguntzarekin), gero, maiatzaren 6an,  Bilboko Plaza Barrian ospatuko den azoka batean aurkezteko.Izena emateko epea irekita dago esteka honetan.

Zientzia Azokak historia luzea duenez (2004tik aurrera hain zuzen), gaur egun esperientzia pilo eskura dauzkagu zientzia eta teknologiako proiektuak egiten laguntzeko. Eta, hain zuzen ere, ElHuyarreko lagunek honen inguruko prestakuntza antolatu dute.
Beste aldetik, Heziberriren Zientzia-kurrikulumean, bere eduki-multzo batean ikerketa proiektu bat garatzea aipatzen da. Beraz, aukera ezinhobea.
Prestakuntza tailer moduan antolatuta dago eta hauexek dira beren datua…

Zientzia Astea, aurten ere bikaina

Imagen
Atzo XVI. Zientzia Asteari hasiera eman zioten EHUko Paraninfoan. Aurreikusten da 6.500 ikasle inguru erakustokietan eta erakusketan pasatuko direla, beren irakasle batekin lagunduta. Ziur Bigarren Hezkuntzako gazte pilok disfrutatuko duten han aurkitzen diren esperimentuekin eta demostrazioekin. Ohiko txokoak izateaz gain, aurtensorpresa batzuk ere aurkezten dizkigute: Turiasaurus riodevensisdinosaurioa, Europako dinosaurorik handiena, Bizkaia Aretoan ikusteko aukera daukagu  azaroaren 27ra arte. Azaroaren 7tik aurrera bisita gidatuak antolatu dira, astelehenetik ostiralera, Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzat eta partikularrentzat. Hain zuzen ere, ikastetxeen bisitak ordu erdikoak izango dira, eta 9:00, 10:00, 11:00 eta 12:00etan egin ahal izango dira. Partikularrentzako bisita, berriz, 18:30ean izango da. Bisita egin ahal izateko ezinbestekoa da izena ematea turiasaurus.otri@ehu.eus emailean."Leonardo Torres Quevedo, ingeniari unibertsala" izeneko erakusketa ikusi aha…