Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2016

TxokoZientzia

Imagen
Atzo "TxokoZientzia" ikastaroaren 1.saioa garatu dugu Berritzegunean."Ilargia" izan da landutako gaia, txoko bakoitzean ikuspuntu desberdinetatik ikusita. Era honetan hezkuntz gaitasunak garatzeaz gain, eta prestakuntzaren helburuari jarraituz, hainbat estrategia metodologikoak landu ditugu, hala nola, ikas kooperatiboaren dinamikak, pentsamenduko trebeziak lantzeko antolatzaile grafikoak edo ikas-autoerregulazioarako autoebaluazioa.

Ikasleekin burutzeko 7 txoko landu ditugu: Photocall, digitxoko, matetxoko, esperimentatu,  eskuz, elkartxoko eta astroirudia. Azkenean, 8.txoko batean - partekatuz- irakasleak bildu gara gure inpresioak eta iradokizunak elkartrukateko.

Erabilitako baliabideak eta materialak ondorengo web-orrian daude:
TxokoZientzia

Kimika Bizirik / Química en acción

Imagen
Aurten ere bai EHUk Kimika Bizirik ekimenaren deialdia luzatzen digu. Kimika Bizirik DBHko 4. mailako ikasleentzat zuzenduta dago eta 2017ko urtarrilak 16tik 20ra, biak barne, garatuko da Zientzia eta Teknologia Fakultateko laborategietan, beren irakasleen tutoretzapean.

Zeregin honen helburua da ikasleak kimikarekin eta Ingeniaritza kimikoarekin lehen esperientzia izatea, gai hauenganako zaletasuna sustatzeko asmoarekin. Beraz, gai hauekin zerikusi duten  saiakuntzak burutuko dituzte, landuko diren kontzeptu teorikoak laburki azaldu ostean.

Saioen iraupena 3,5 ordukoa da, eta goizez (9:30-13:00) edo arratsaldez (15:00-18:30) ospatzen dira. Bi saio paralelo daude, euskaraz eta gazteleraz. Talde bakoitzean ikasle kopuru handiena 12 da, eta derrigorrezkoa da jatorrizko ikastetxeko irakasleren batekin etortzea. Saioak produktiboak izan daitezen, nahitaezkoa da jatorrizko ikastetxeko irakasleak Kimika edo antzeko irakasgaia ematea.

Izen ematea irekia egongo da 2016ko azaroaren 14tik 18ra, …

Maker Faire Bilbao

Imagen
Maker Faire "Maker" mugimenduko  azoka handia da Euskadin. Orain dela hiru urte  lehenengo edizioa ospatu zen arren,  Makersak ez ziren asetzen eta ekimena gero eta kategoria handiagoa  hartzen joan da, "Mini Maker"tik benetako "Maker"era pasatzen. Aurtengo azoka Bilbon ospatuko da azaroak 18, 19 eta 20an Zorrozaurre auzoan,   Artiach gaileta fabrika zaharrean.
Aurten gainera, Txoko Skate eskola, Zirkozaurre, PiuGaz Bilbao rokodromoa eta 6. Pabelloiako aretoko artisten partaidetza ere izango du.
Azokak mota guztietako lagun erakartzen du: teknologizakeak, artisauak, zientzialariak, garajeko asmatzaileak...Maker zara? Hau da zure aukera!
Bilbao Maker Faire-ren web orria Proiektuak aurkezteko inskripzioa


Zientzia Astea 2016

Imagen
Zientziaren jakin-mina duzu? Orain zure aukera da! Zientzia Astea berriro datorkigu, urtero bezala, Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik,  adin guztietako pertsonek zientzia ikusi, entzun, sentitu eta horretaz berba egiteko. Tailerrak, erakustoki zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, lehiaketak, janari-dastatzeak, irteerak, bisita gidatuak eta hamaika gauza gehiago aurkituko dituzu Bilboko Bizkaia Aretoan, Donostiako Kursaalen eta Vitoria-Gasteizko Bibat Museoan, azaroaren 2tik 6ra bitartean, XVI. Zientzia Astean. Bihar, astelehenean, 17an,  hasten da Zientzia Astean antolatzen dituzten eskola bisitak izenemateko epea. Era berean, modu partikularrean tailerrak edo ibilaldietan parte hartu ahal duzu.
Ekintzak:  Bilbon / Donostin / GasteizenZientzia Klub: Umorea, musika, eta zientzia. Hiru saio egingo dituzte, hiri bakoitzean banaZA Sare sozialetan: Facebook / TwitterInformazioa: Zientzia AsteaInskripzioak: Izen-emateak

Matemáticas y uso de la TIC

Imagen
Gracias a mi compañera Ana Basterra, he descubierto a Sergio Darías. Sergio es un profesor canario de matemáticas que usa las TIC en el aula desde hace 10 años y, como otros muchos docentes, ha ido evolucionando hacia un uso efectivo de las mismas, quitándoles poco a poco el protagonismo para convertirlas en algo cotidiano dentro de las situaciones de aprendizaje. Su nombre ha sido resaltado en las noticias educativas por conseguir el 1º premio nacional de estadística, con tres de sus alumnos y alumnas del IES Los Realejos de Tenerife. Para profundizar en su estupendo trabajo os recomiendo:

Escuchar su Ponencia en el congreso TIC TSP 2015 , dónde reflexiona sobre cómo estamos utilizando las TIC y hacia dónde queremos ir con ellas. Muestra una evolución de trabajos realizados por su alumnado en los últimos 10 años, comentándolos con sentido crítico. Un resumen en el siguiente vídeo. Mirar en su blog "Los flash de Sergio", para encontrarnos, además de artículos y enlaces, con…

Berriro martxan Eskolen arteko Lankidetza Proiektuak

Imagen
Aurten ere Berritzegune Nagusiak "Eskolen arteko Lankidetza Proiektuak" ekimena luzatzen digu. Hau Hezkuntzatik DBHra parte hartzeko aukera dugu proiektu desberdinetan, aproposak konpetentzia ugari lantzeko, bai zeharkakoak, bai arlokoak, gure ikastetxeetan bertan edo beste batuzekin bat lankidetzan.
Proposamenak: PELUTXEAK:  Haur Hezkuntza 4 eta 5 urteko ikastaldeei zuzenduta. (* LH1n ere bai).  Izena emanASMAKILO: Lehen Hezkuntza 1. eta 2. ikasmailako ikasleei zuzendua. Bloga. Izena emanGURE HERRIETAN ZEHAR: Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua. Bloga.Izena emanHAMAIKA HAIZETARA:  Lehen Hezkuntza 5. - 6. eta DBHko ikastaldeei  zuzendua. Sites. Izena eman.
Argibide gehiago