Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2016

Zientzia Lehiaketak / Concursos de ciencias

Beno, ez bakarrik lehiaketak, baizik eta ekimenak orokorrean. Bilduma bat egin eta Pinterest- taula batean kokatu dut. Gehiago ezagutzen dituzue?

Bueno, no solo concursos, sino también eventos relacionados con las Ciencias. He recopilado los que conozco en un tablero de Pinterest. ¿Sabeís de alguno más?


Zientzia Klip: bideo irabazlea / Vídeo ganador de Ciencia Clip

Imagen
Aurreko sarrera batean Aidaren bideoa aipatu nuen eta orain, ¡ sorpresa!, beste zonaldeko irakasle baten bideo aurkitzen dut Zientzia Klip lehiaketaren irabazlea. Javi  Mendía eta beren ikasleak  Pablo Eléxpuru, Gabriel Ibarra eta Guillermo Hurtado (Gaztelueta Ikastetxea, Leioa) nanoteknologiari buruz hizt egiten. Zorionak!!!
En una entrada anterior comenté el vídeo de Aida eta en esta, ¡oh sorpresa!, me encuentro con que el ganador del concurso ha sido uno sobre nanotecnología de los alumnos Pablo Eléxpuru, Gabriel Ibarra y Guillermo Hurtado (Colegio Gaztelueta, Leioa), dirigidos por su profe Javi Mendía. ¡Felicidades!!!

Mila esker Aida / Gracias Aida

Imagen
Noizean behin ikasle bikain batekin egiten duzu topo eta Aida de los Ríos hauetariko bat da. Iaz ezagutu nuen, Ikastetxe batean egiten saiatu nintzen proiektu batean DBHko 2. mailan. Porrotara joan zen proiektua, tamalez, ikasleen motibazioa lortu ez nuelako. Bat izan ezik, Aida, beti posik, edozertarako prest, ezinbesteko sormena duen neska. Bere irakasle batek esan zidan bideokanala propioa zuela. Blog honetan aipatu nahi dut pasa den "Zientzia Klip" lehiaketan ondorengo bideoa aurkeztu zuenlako ¡eta sarituta egon zen! Bikaina benetan. Mila esker Aida.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------- De vez en cuando te encuentras con una estudiante excepcional y Aida de los Rios es una de ellas. La cococí el curso pasado, tratando de llevar adelante un proyecto en 2º de ESO, un proyecto que, desgraciadamente no llegó a buen término, no logré la motivación del alumnado. Excepto de una, Aida, siempre contenta, disp…

Jakinduriek mundue erreko dau

Imagen
Zientzia eta Bertsolaritza nahasketa ona? Bai zera!, Bertsozientzia! Iaz ospatu zen lehendabiziko aldiz Kultura Zientifikoko Katedraren eskutik eta aurte ere bere jarraipena izan du atzo larunbatean, Bilboko Bizkaia Aretoan. "Jakinduriek mundue erreko dau" ekimenaren bidez, zientzialariak eta bertzolarien arteko topaketan,  zientzia ezaguerak hedatzeko modu bikaina gauzatu da.
Gaiak onrorengoak izan dira: nanokimika, hauteskunde-inkesten gorabeherak, biharko eguraldiaren iragarpena eta gure osasunean eragiten duten faktoreak. Hamar minutuko hitzalditxo bat entzun ondoren, bertsolariek  zientzia-gaiei kantua jarri diete, harrigarria benetan.
Hona hemen laburpen-bideoa. Eta esteka honetan bideo guztiak.

Somos científicos, sácanos de aquí

Imagen
El Proyecto  " Somos científicos, sácanos de aquí" (les hubiese quedado mucho mejor si hubiesen puesto un título mas coeducativo,  hacemos ciencia, por ejemplo) es una iniciativa de su pionero británico “I’m a Scientist" , disponible en castellano gracias a la Obra Social “la Caixa" en su página web  somoscientificos.es.  Consiste en una actividad gratuita en la que estudiantes de entre 10 y 18 años interactúan con científicos a través de internet a través de chats de texto, haciendo preguntas y votando para que su favorito gane un premio de 500 euros que se emplea para divulgar su trabajo. Es una competición entre científicos/as, en la que el alumnado hace de juez. También se dará un certificado y un cheque regalo a aquellos estudiantes que hayan planteado preguntas o comentarios interesantes.
El próximo evento se desarrollará del 7 al 18 de noviembre y la inscripción está disponible hasta el 3 de octubre en esta dirección. Sólo se necesitan ordenadores con …

6. Bizitza Zientifiko Topaketa / 6º Encuentro de Vidas Científicas

Imagen
Aurten ere, Eureka! Zientzia Museoak "6. Bizitza Zientifikoak" ekimena antolatu du. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako jarduera, zientziaren esparruan lan egiten duten ikasle eta langileen arteko topaleku izatea bere helburu nagusia da. Topaketetan ikasleek zientzia eta teknologiako profesionalei galderak egiteko eta iritziak trukatzeko aukera izan dute
Jardunaldia hobetzeko asmoz eta ikasle gehiagok parte hartu ahal izan dezaten, aurten bi jardunaldi antolatu dira: urriaren 24an eta azaroaren 7an.  InformazioaIzen-emateko esteka. Epea: Urriak 3 arte Gehienez ikastetxe bakoitzeko gela bat bere irakaslearekin batera. Aurreko edizioetan parte hartu ez dutenek Lehentasuna izango dute. Erreserbaren konfirmazioa Urriak 5ean bidaliko da.
 ................................................................................................................................................................
Este año de nuevo el Eureka! Zientzia Museo  organiza el "…

Lehiaketa: "Zure janaria ez da hondakina" / Concurso: "Tu comida no es un resíduo"

Imagen
Hiri Hondakinen EAEko Koordinazio Organoak (HHKO), datorren azaroaren 19tik 27ra ospatuko den  Hondakinak prebenitzeko europako astean, bideolehiaketa interesgarria antolatu du. Hamabi eta hamazortzi urte bitarteko gazteei zuzenduta, "sortzen ditugu hondakinen bolumena nola murriztu" gaiari buruzko bideoa prestatu ahal dute mugikorrarekin, bideokamerarekin edo kamera digitalarekin. Garrantzitsuena parte hartzea da,  gizartea sentsibilizatzeko helburuari erantzuteko ideiak ematearen bidez.
Lehen aukeraketa gainditutako bideo guztiak Facebook orrian ipiniko dira, eta "Atsegin dut" gehien jasotzen duen taldearen bideoak sari berezia eskuratuko du. Horretaz gain, irabazleak egongo dira kategoria batzuetan. Lehiaketaren oinarriak eta izenematea Harremanak:  comunicacion@ihobe.eus Beste edizioetan aurkeztutako bideo batzuk (gehiago HHKOren kanalean) :

DBH: Floreaga Salestar Ikastetxea (Azkoitia)


Batxilergoa: Inmaculada Ikastetxea (Bilbao)


------------------------…

Programazio didaktikoa / Programación didáctica

Imagen
Iaz, Berritzegune Nagusikideek, ikuskaritzarekin bat, Heziberrik bultzatzen duen metodologia ardatza izanda, programazioak burutzeko orientabideak garatu zituzten (ezaugarriak, osagaiak, araudia...). Aurten, dokumentu berri bat atera da informazio zehatzarekin.

Programazio didaktikoak egiteko gida agiria 16-17
Dokumentua ikasturtearen haiserako antolakuntzan aipatzen da, 54.orrialdean, hain zuzen ere, 2.3.6, c. atalean, mintegi didaktikoen bilerak eta zereginak; eta, orientabideak emateaz gain, programazioak egiteko txantiloia proposatzen du.

Bereziki, programazioaren elementu berriei ematen diote indarra: oinarrizko zeharkako gaitasunak,  oinarrizko diziplinagaitasunak eta arazo-egoerak / integrazio-egoerak; baita elementu hauek ikasgelatzeko metodologia eta ebaluazio egokia ere. Gomendio nagusiak:
Zeharkako gaitasunak ikasteko prozesuan integratzea, beraz,  programazioan zehar ere baiArazo-egoera bat ikasturteko, gutxienez, egitea eta arazo-egoerak oinarri dituen ikaskuntza bat dis…

Prest Gara Ikastaroak: bigarren txanda irekia

Imagen
Hila honetan Prest Gara Ikastaroetan izenemateko bigarren txanda hasten da, irailaren 12tik 30era arte, biak barne. Aldi berean Plaza libreak dauzkaten ikastaroetan ere apuntatzeko aukera dago.

Eskaera telematikoki egin daiteke, IRAKASLEGUNEA atarian. Ikastetxe publikoetako nahiz itunpeko ikastetxeetako langileak sar daitezke han

Beraz, ondorengo ikastaroak ditugu gure arloetan:

Plaza libreak:
 781Experimentación en Física y Química: actividades prácticas para el aula y el laboratorio.Fitxa ikusi786Matemáticas de Bachillerato fundamentales en Ingeniería. Fitxa ikusi787Matematika aberatsa gelan, Wiris eta Wirisquizzes. Fitxa ikusi789Problemen ebazpena lankidetzan blog batekin. Fitxa ikusi790Redes y Entornos Personales de Aprendizaje en las áreas científicas. Fitxa ikusi791Una metodología basada en la resolución de problemas matemáticos para la ESO y el Bachillerato. Fitxa ikusi792Zientzia ikasgelan: Zelulen zatiketa, ernalketa eta kutsadura. Fitxa ikusi796Globo estratosferikoaren bidez…

Herritar Zientzia

Imagen
Azken urte hauetan zientzia laborategietatik atera da herritarrengandik hurbiltzeko asmoz. "Denontzako zientzia" kontzeptu honetatik abiatuta, pertsonei zientzia erakargarriagoa eta ulergarriagoa aurkeztea izan da helburua,  kultura zientifikoa benetan demokratizatzea.
Lehenengo saikera Zientzia Azoken bidez gertatu zen eta, handik geroztik, ekimen pilo garatu dira erakusketak, lehiaketak edo hitzaldien bidez. Egun, Internetek baimentzen duen lan kooperatiboa baliatuz, azken joera "Herritar Zientzia" eskura dugu.
Herritar Zientzia proiektuetan, guztion artean ikerketa batean parte hartzeko aukera dugu, datuak neurtzen eta datu-base batera bildaltzen. Modu honetan, adibidez, hegaztien populazioa, gaixotasun baten hedapena edo ibaien kutsaduraren kontrola errazten da eta naturaren ardura edo zientzia ikerkuntzak egiteko grina gehiago zabaltzen dira gizartean.
Ekimen kopurua gero eta gehiago hazten dabil, bai  udalak,  bai unibertsitateak, bai enpresa pribatuak...hau…

Arazo egoerak eta programazioa: bidean gaude

Imagen
HEZIBERRIk bultzatzen duen "arazo-egoerak" eredu pedagogikoa izanda, ondo legoke ikasgelan aplikagarriak diren adibide zehatzak arakatzea. Batez ere orain, ikasturtearen hasieran, programazioak egin (edo berrikusi) behar den garaian. Irakasle askok bere buruari egiten dioten galdera nagusia zera da: ea "arazo-egoerez" garatzea posiblea den ala ez. Nik uste dut baietz, posiblea dela, baina kurtso oso bat era honetan antolatzeko denbora behar izateaz gain, ondo egiteko prozedura edo orientabideak izatea ere ondo datozkigu.
Nondik hasi? Gure errealitatetik abiatuta, eta arlo zehatz batean, gai bakoitzari bere aplikazioak edo alde motibagarriak bilatzen hasiko nintzateke, gaia testuinguru batean kokatzen. Honela, gaia "praktiko" bihurten da eta bere inguruan ikerketatxo bat planteatzea errezagoa daukagu, gure ikasleei erronka  moduan aurkezteko. Erronka honek gairen eduki guztiak batu ditzake ala gaiaren zati bat besterik ez...ala agian gaien arteko lotura i…