Entradas

Mostrando entradas de enero, 2016

ZELULAMANIA: ikas-sekuentzia gamifikatuta / CELULAMANÍA: secuencia didáctica gamificada

Imagen
Zelulamania nire azken ikas-sekuentzia gamifikatua da. DBHko 3. mailako Biologia eta Geologiarako prestatuta dago, zelulari buruzko kontzeptu teorikoagoak lantzeko.  Proietuetan, alderdi praktikoagoek, prozedurak eta baloreak, lehentasuna dutenez, behar beharrezkoa den oinarrizko teoria sartzea gehien kostatzen dena da. Gamifikazio-teknikei esker, ikasleek gainditu behar dituzten ataza, erronka edo frogen bidez antola dezakegu gure ikas-sekuentzia oso erraz eta, aldi berean, motibazioa handitzea eta gaitasunak garatzea: jolas-arauak, taula, puntuazio-sistema, badgetak, abatarrak, pertsonai gidatzailea, etsaia (denbora), mailak... Hauexek dira gako metodologiko nagusiak: Zelulamania jolas moduan antolatuta dago. Ikasleek zelulari buruzko 10 froga gainditu behar dituzte modu ordenatuan, banan banan, denak osotu arte. Zeregin guztiak garaiz eta ondo bukatzen dituenak irabazten du.Froga bakoitzean jarraibideak eta baliabideak ematen dira,  ikasleak autonomiarekin ikastea baimentze…

El caso del Profesor Julius II / Julius Irakaslearen kasua II

Imagen
Aurreko sarrera batean, proiektu bat berrikusten ari naizela adierazi nuen eta bigarren honetan, behin bukaturik, aurrera jarraitzen dut azaltzen. Julius Irakasle famatua hilda aurkitu dute eta ikasleek detektibe forense papera hartzen dute, funtzean, sistema materialak, nahasteak, disoluzioak eta metodologia zientifikoaren garapena edukinak izanda.
Krimen eszenatokia aztertu eta gero, ikasleak taldeetan banatzen dira eta momentua aprobetxatzen da proiektuaren deskripzioa emateko (zeintzuk diren atazak, nolako ebaluazioa...) eta  lehendabiziko planifikazioa egiteko txantiloi sinple batean. 
Lehenengo bi ataza teorikoak dira, sistema materialen sailkapena eta nahasteak banatzeko metodoak lantzen dira animazioen bidez. Ataza bakoitzean lan bat proposatzen zaie: kontzeptu-mapa eraikitzea eta taula bat betetzea. Bietan dinamika kooperatiboak erabiltzen dira eta asmatutako "aholkulari" batek zuzentzen ditu. Aholkularia irakaslea da azken finean, baina jolas moduan adierazita,  hel…

Concurso "La mar de Ciencia" Lehiaketa

Imagen
"La Mar de Ciencia" es un concurso de dibujo, vídeo y relato organizado por la unidad del CSIC en las Islas Baleares, en colaboración con otras entidades.
Está dirigido a estudiantes de Primaria y Secundariade todas las comunidades autónomas y tiene como objetivo concienzar sobre la importancia de la conservación de los ecosistemas marinos.
Los trabajos pueden presentarse hasta el próximo 10 de marzo. En la web del concurso, el profesorado, el alumnado y las familias tendrán a su disposición diferentes materiales y recursos educativos relacionados con las ciencias marinas, así como toda la información para participar.


"Heziborrotik" Heziberrira

Imagen
Azkenean, 2016ko urtarrilaren 15ean, Heziberri 2020 planaren bigarren egitasmoaren zati bat zirriborrotik behin betiko formara pasatu eta Dekretu moduan kaleratu da. Haur Hezkuntza eta Oinarrizko Hezkuntzaren kurrikulumak atera dira boletinean. Hona hemen estekak:




 237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.  DECRETO 237/2015, de 22 de diciembre, por el que se establece el currículo de Educación Infantil y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco. 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.DECRETO 236/2015, de 22 de diciembre, por el que se establece el currículo de Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Nire aburuz, garrantzitsuena ez da forma, fondoa baizik. Horregatik zeintzuk diren protagonistak gogoratu nahi dizkizuet: gaitasunaren garapena eta printzipio metodologikoak.


 Zeh…

Olinpiada matematikoak berriro

Imagen
Berriro heldu dira aurtengo Olinpiada matematikoak, XVI. edizioan. Dakizuenez, Hezkuntza Sailak eta EMIE 20+11, Euskadiko matematika irakasleen elkarteak antolaturik eta DBHko 2.mailako ikasleek parte hartu ahal dute . Izenematea otasilaren 19an baino lehen egin behar da.
Inskripzioa egiteko2003 urtetik gorako problema olinpikoak




"Ciencia Clip" Bideolehiaketa / Concurso de vídeo "Ciencia Clip"

Imagen
Ciencia Clip EHUko Kultura Zientifiko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duten  bideolehiaketa da, Naukas plataformarekin batera. Bere helburua, noski, zientzia dibulgazioa egitea da,  baliabide erakargarriak erabiliz eta, aldi berean, ikasleen sormena bultzatuz.
Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, hiru kategoria izanda: DBHko 1. eta 2. maila, DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergoa, partaidetza bakarka zein taldeka. Bideoak hiru-bost arteko minutuko iraupena izan behar du, YouTube edo Vimeon argitaratzea eta formato askea da, zientziarekin zerikusik baldin badu.
Guztira, sei sari banatuko dira eta bat berezia egongo da. Azken hau Ginebrako CERN zentruko bidaia izango da lau pertsonarentzat, irakaslea barne.
Lehiaketaren faseak eta prosezua
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- Ciencia Clip es un concurso de vídeos organizado por la Cátedra de Cultura Científica de la UPV  y la  Dip…

Sestaoko Berritzeguneko XVII matematika jardunaldiak / XVII Jornadas matemáticas del Berritzegune de Sestao

Imagen
Hiruhila honetan ohikoa denez,  Sestaoko Berritzeguneak beren XVI Matematika Jardunaldiak antolatu dituzte. Otsailaren 23tik 26 arte garatuko dira eta aurtengo programan DBHrako José Luis Alvarez eta Manuel Sada ditugu; eta LHrako Antonio Martin etorriko zaigu.
Otsailak 23-24: DBH,Lekua: Portugaleteko U.N.E.D.Otsailak 25-26: LH, Lekua: Portugaleteko Santa María Ikastetxea
Programa eta izena emateko:23an: TIC y Matemáticas: experiencias de aula (I)24ean:  TIC y Matemáticas: experiencias de aula (II)25ean: La calculadora en Educación Primaria26ean: La resolución de problemas en Educación Primaria

Martxan berriro, proiektu berri batekin / De nuevo en marcha, nuevo proyecto

Imagen
Oporrak pasa ondoren hemen gaude berriro jo eta ke proposamen didaktikoak zabaltzen. Oraingo honetan proiektu berri bat joango naiz zabaltzen. Beno, errealitatean ez da hain berria, orain dela bi urte ikasgelan frogatuta, baina, Heziberriren jezarpena dela eta, orain DBHko 2. mailan bi ikasgaitan banatu da, BioGeo eta FisKim, eta lehendabiziko proposamena Natur Zientzietan emateko pentsatuta zegoen. Beste aldetik, azken bolada honetan Gamifikazioari buruzko ikastarotxo bat egin nuenez, zeozertan aplikatzeko gogorik neukan eta, benetan ikasleen artean oso arrakasta handia izan zuen proiektua berreskuratu eta ekin diot: Julius Irakaslearen Kasua (nik asmatutako izena, noski)
Zertan datza? Ba, kimikako materia, nahasteak eta disoluzioak ikasteko eguneroko fikziozko  testuingurua aukeratu dut: ikasleak irudimenezko hilketa baten aurrean kokatzen dira eta detektibe forenseen papera hartuz, kasua irtenbideratzen dute frogak laborategian aztertzen eta, epaiketa batean, txostena aurkezten. O…