Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2014

Google Science Fair 2014

Imagen
Google Science Fair ekimenak, zientzia eta teknologiari buruzko lehiaketa on line,  bere 2014 edizioaren deialdia egiten du.  Nazioarteko lehiaketa honetan13-18 urtearen arteko ikasleek parte har dezakete eta baldintza bakarra Googleren kontuak eta zerbitzuak erabiltzea da (posta elektronikoa, Sites, YouTube...). Gazteek zientzia-proiektu bat garatu behar dute eta horretarako ekimenaren web-orrian bertan,  ideiak  , esperimentazioarako baliabideak, proiektuaren hedapena egiteko orientabideak, ebaluatzeko aholkuak  eta aurreko esperientzien bilduma ( The Archimedes Iniciative, batez ere interesgarria) ) aurkitzen dituzte. Horretaz gain, bai familiak, bai irakasleen laguntza ere kontutan hartzen da, dagokion atalean, ikas-unitateekin, ikasgelako horma-irudiak...

Oriandik epea irekita mantentzen da eta proiektuak aurkezteko bi hilabete eta erdi geratzen dira. Sari nagusiak bi bidai zientifikoak eta 50.000 dolarreko beka barneratzen ditu.

Ikastolen Elkartearen XXI. Jardunaldi Pedagokikoak

Imagen
" Zientziak ikasi eta irakatsi zertarako?" Hausnarketa interesgarria honekin  Ikastolen Elkarteak bere XXI. Jardunaldi Pedagokikoak ematen dio protagonismoa zientziari. Martxoren 10, 12 eta 13an ospatzen dira, Haur eta Lehen Hezkuntzari zuzenduta. Programa ezin hobea dakarkigu: 10an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean Jardunaldiei sarrera ematen die Juan Ignazio Pérezen hitzaldiak, "Argien mende berri baten atarian  ote?"12 eta 13an, ekimena Gasteizera bidaiatzen da eta Europa Jauregian kokatzen da hitzaldien eszenatokia. Neus SanmartíElHuyarreko kideak, EHUko zientzia eta matematikako didaktikako irakasleak eta Ikastolen Elkarteko hainbat errepresentanteek hartuko dute hitza. 13an, esperientzien eguna da, Ikastoletan ikasgelan egindako esperimentuak eta matematika tailerrak garatuko dira.  Emakumea eta zientziari buruzko erakusketa garatuko da aldi berean Izenemate epea: martxoaren 5 arte Ikastolen Elkartearen web-orrian Programa osoa

Matematika-proiektua: Un antropólogo en Valsequillo

Imagen
Aida Ivars irakasleari esker, hurrengo proiektu ona ezagutu dut.
Carlos Morales, matematikako irakaslea, oso ezaguna da mundu birtual honetan bere matematika-proiektuak partekatzeagatik. Aspaldi DBHko 4.mailan garatu zuen  bere Clepsidra proiektua zabaldu zen Sarean eta PBL metodologian irakasle aintzindari da (Ikusi "El aprendizaje basado en proyectos en la educación matemática del siglo XXI")
Oraingo honetan beste proiektu bat martxan jarri du. Telebistako "Bones" telesaian oinarriturik, kanariar jatorrizko gizakiaren inguruan antropologia lantzen du ikuspuntu matematikotik. Proiektua honetan datza: guantxe baten altuera antzemateko eredu matematiko baten garapena, aldez aurretik  hezur baten neurri ezagutzen. Matematikako edukin multxo guztiak lantzen dira: zenbakiak, algebra, geometria, funtzioak eta estatistika.  Hurrengo dokumentuan azaltzen da proiektua. Ikasleek egindako bideo bat ere honekin batera doa.  Ikas-jarduerak eta ebaluazioa era gurekin partekatzen…

Microcita

Imagen
Mikel Agirregabiriaren eskutik honako berria jaso eta zuekin partekatu gura dut:
CITA -k  (Centro Internacional de Tecnologías Avanzadas) proiektu baten deialdia luzatzen digu: "El mundo cambia en las distancias cortas". Batez ere Lehen Hezkuntzari zuzenduta, proiektua honen helburua ikasleek hartutako irudi mikroskopikoak elkartrukatzea da. USB mikroskopioak maileguz uzten dituzte 15 egun eta beste ikastetxe batera pasatzeko konpromisua  (eskatzeko formularioa)Ikastetxeak, behin tresna eskuraturik, laborategiko praktika bat garatzen du, mikroorganismo edo material mikroskopikoen argazkiak ateratzen dituzte gero Pinterest aplikazioan kokatzen ditu besteekin partekatzeko.  Argazkiak planteatzen dira asmakizun bezala besteen partaidetza ere ziurtatzeko. Oso erraza ikasgelan jezartzeko. 
 Nik pentsatzen dut, nahiz eta deialdian parte ez hartu, ikastetxean bertan lantzeko ideia bezala baliogarria dela, azken urte hautean "Zientzia Hezkuntza Ekimena" programan USB mikro…

Pi eguna

Otsaila bukatzear dago eta gutxi falta da martxoaren 14 eguna heltzeko. Honek esan du nahi Pi ospakizuna gainean dugula eta zeozer prestatzen hasteko garaia datorkigula ere bai. Iaz ideia batzuk bildu nituen eta aurten batzuk ere berriztuta daude. Hemen dituzue: