Entradas

Mostrando entradas de agosto, 2012

CITAren baliabideak / Recursos del CITA

Imagen
CITA, "Centro Internacional de Tecnologías Avanzadas",  aurrerapen zentroa da IKT munduan. Salamancan fisikoki kokaturik, 2006tik aurretik martxan dago eta bere esparru nagusia kultura digitala gizartean zabaltzea da. Horretarako oso sartuta dago hezkuntzan eta zerbitzu  ugari  gure eskuetan jartzen ditu. Bere web printzipala Centro del Conocimiento  izenekoan kokatzen da. Hemendik abiaturik, baliabide guztietara sarbidea dugu: praktika onak, txostenak, ikasgelarako tresnak, irakasleentzako prestakuntza, gida praktikoak, bere buletinak, Jardunaldien informazioa eta gai hauei dagozkien azken berriak. Webean bertan ere zenbait esteka interesgarriak daude:
1) Canal CITA: hezkuntzari buruzko bideoak, batez ere jardunaldi eta ekimenetan aurkeztutako esperientziak
2) Slideshareko diapositiben kanala
3) Las maletas del conocimiento:  Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako objetu digitalak, normalean arloen arteko lana planteatzen da,   ODAwiki wiki baten bidez osotzen dira eta gure arloet…