Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2012

Lankidetza proiektuak: Hamaika Haizetara eta Callejeros científicos

Imagen
Iaz oso arrakasta handia lortu zuen proiektu baten berri izan nuen Blogge@ndo kideei esker: "Callejeros literarios". Lankidetza proiektu honetan ikasleek, bere herri edo hiria aztertzen, literaturarekin zerikusirik dituzten kaleen izenak aurkitu, aztertu eta, Google Maps aplikazioaren bidez, geolokalizatzen dituzte. Iazko deialdian 29 ikastetxek hartu zuten parte eta lan ederrak formato desberdinetan burutu dituzte. Euskadin, adibidez, ondorengoak ditugu: Bilbao (Martin de Bertendona BHI) ,   Durango (Fray Juan de Zumarraga BHI),  Enkartazioak (Güeñes BHI), Galdakao (Bengoetxe BHI), Mungia ( Mungia BHI)  eta Gasteiz (Koldo Mitxelena BHI) .
Eta guzti honek zientzia edo matematikarekin zer? Beno, orain ideia bera sortu da gure arloetan, hau da, herriko kaleak aztertzea izenburu zientifiko, matematiko edo teknologikoen bila, "Callejeros científicos" . Informazioarekin ondorengo proposamen didaktikoa dator: Kaleei izenburua ematen dien zientzialarien informazioa bilatze…

Irakurtzearen garrantzia

Imagen
Diagnosi- ebaluazioak,  PISAk, gaitasunen sistemak...irakurmenari garrantzia handia ematen diote. Behin gai hau ikutu nuen sarrera batean, eta iritzi bera mantentzen dut, hau da, hizkuntz gaitasuna lantzeko ikas-jarduera esangurantsuak eta integratuak egin behar ditugula ikasgelaren dinamikan bertan eta ez aparte, hots, "testu zientifikoak edo matematikoak" irakurtzen eta aztertzen klasiko moduan, testuen analisia egiteko helburu nagusiarekin.
Baina, hala ere, ez diot arloetan orokorrean edo beste ikastetxeetako tokietan irakurmena lantzeari uko egiten. Ikastetxe bakoitzak bere irakurmen-plana izan beharko luke eta honen barruan bai hartzen duen garrantzirik testu mota desberdinak izatea, beti proposamen didaktiko batekin lotuta, noski, Jakintza Ikastolak duen "Bikoteka irakurtzen" bezalako batekin, adibidez.  Zentzu honetan, aipagarriak dira Berritzegune Nagusiak atera dituen materialak (irakurketa lantzeko orientabideak) eta, hauen barrentzen, aurkitu ditudan web…

Emakume eguna / Día de la mujer

Imagen
Martxoaren 8an gaude,  “Emakume-eguna” etorri zaigu eta, sarrera honen bidez,  Leioako Berritzeguneko Wikigeneroan lantzeko baliabide eta material ugari dituzuela gogoarazi nahi dizuet, zientzia eta matematikako atala azpimarratuz.Ziur material gehiago dagoela, ezagutzen baduzue, mesedez bidali.
Hoy es  el “Día de la mujer” y os recuerdo que en el Wikigenero del Berritzegune de Leioa disponeís de material abundante para trabajarlo.
Liburuak-informazioa:Mujeres en la historia de la ciencia. Eulalia PérezBiografias de Cientificas, una aproximación al papel de la mujer en ciencias desde un enfoque constructivista. Eduteka-ren artikuloaMujeres en la ciencia WikipediaLibro blanco situación de las mujeres en la ciencia españolaMujeres matemáticas. Mónica MontejoCoeducación en la clase de Matemáticas de Secundaria. / Diapositivas: Adela Salvador Alcaide y María Molero AparicioIkastetxeen esperientziak eta materialak:Las Palmasen dagoen IES Alonso Quesadako fisika eta kimikako mintegiaren pro…

B03ko Matematika-Jardunaldiak /Jornadas matemáticas de B03

Imagen
Aurten ezin izan dut joan B03ko Matematika-Jardunaldietara, gripe batek ohean mantendu nau, baina Sareari esker Ekimenaren materialak eta argazkiak eskuragarriak daude Txerrak burutako Sites batean. Lehen eta Bigarren Hezkuntzaren diapositiben aurkezpenak eta, tamalez, Mª Antonia Canals eta Carlos Gallegoren omenaldiak :


MATEMATIKA JARDUNALDIAK XIII Jornadas matemáticas B03 Sestao Sites con los materiales y fotografías de las pasadas Jornadas matemáticas del B03

Naturgaiaren material saritua: Darwinen teoria

Imagen
Naturgaiakideek material berri bat ateratzen duten bakoitzean, blog honetan beti toki bat izango du komentatzeko, are gehiago, kasu honetan bezala, materiala saritua izan denean. Darwinen teoriaz ari gara. Baliabideak hiru zatitan banatuta dago non eboluzio-teoriaren hastapenak, garapena eta azalpena garatzen diren. Atal bakoitzean animazioak eta ikas-jarduerak ditugu eta, ohikoa denez,  gida didaktiko batekin lagunduta datorkigu. Beti bezala, diseinu aldetik bikaina, oso erakargarri ikasleentzat. "Migel Altzo" 2011eko Saria lortu du. Ez da Naturgaiak lortzen duen lehenengoa ( "Berde-berdea" proiektuak 2009an izan zuen ere bai) eta ez da azkena izango, ziur. 2011ko “Ixaka Lopez-Mendizabal” eta Miguel Altzo” sari guztiak.
Darwinen teoria

Malabarismoaren fisika / Física de los malabares

Imagen
Propuestas didácticas competenciales blogean oso proiektu berezia aurkitu dut Batxilergoko Fisika eta matematikaren artean lantzeko. 
Nahiz eta katalunieraz egon, gaur egun itzultzaile baten bidez erraz ulertzen da. Proiektuan planteatzen dena da malabarismoaren fisika aztertzea PBL teknika erabiliz. 
Hipotesia malabarista baten behaketan oinarritzen da ea bolen bidez egiten dituen figurak edo mugimenduak fisikaren bitartez azaltzen diren eta azalpenak formula matematika batzuek adierazi ahal dituzten.
Hurrengo estekan 2.batxilergoko ikaslea den Albert Trujilloren lana dugu,   IES Eugeni d´Ors-ko , bere irakasle tutorea Antonio Relaño izanez
Aspectes físics i matemàtics dels malabarsEn castellano pulsando "más información"

Partekatutako estekak urtarrilean eta otsailean

Arbel digitalean lantzeko bi proposamen / Dos propuestas para trabajar en la pizarra digital

Bigarren hezkuntzan arbel digitalari ez diogu etenkin handirik ateratzen , tamalez, oso esperientzia gutxi izateagatik. Normalean diapositibak erakusteko edo bideo bat botatzeko erabiltzen da, ikas-praktika onak, noski, baina, Sareak ematen dizkigun posibilitate guztiak ( simulazioak, animazioak...) edo hainbat programenarenak (Geogebra, Wiris...) ez ditugu oraindik aprobetzatzen bere osotasunean. Beraz, edozein esperientzia edo adibide ongietorria da.  EduCaConTic web-orrian María Loureiro irakasleak bi proposamen didaktiko onak argitaratu ditu  azken bolada honetan: Miopía e hipermetropía:  simulazioak erabiltzen ditu optikako edukinak lantzeko ikus-problema hauetatik abiatutaCalibre y micrómetro: teknologian erabiltzen diren tresnak aztertzen dira simulazioen bidez ere bai.En Secundaria nos faltan buenos ejemplos para sacarle todo el provecho a la pizarra digital. La profesora  María Loureiro nos da dos buenas propuestas  para trabajar con simuladores


Matematika eta wiris

Imagen
Garatu ikastaroek beren fruituak ematen dituzte. Oraingo honetan, eta Mateguay blogatik berria harturik, Marisa Berdasco irakasleak emandako prestakuntzaren emaitza bikaina dugu. Ikastaroaren edukina "Matematika eta Wiris" izan da eta bere edukin guztiak Sites batean kokatu ditu gure neskak, irakasleek egindako lanak barne. Mila esker, benetan, lanak partekatzeagatik!
Matematika eta Wiris


Marisaren beste lan batzuk:
WikiwirisGeometria-tailerra liburuaGeometria tailerraIkusi makusi zer ikusi geometria-blogaMatematika II siteKanala youtubean

Aula aldizkariaren monografikoa: Matematika eta oinarrizko gaitasunak

Imagen
Otsaileko AULA aldizkariaren aleak matematika eta gaitasunei buruzko monografikoa dakar, oso artikulo interesgarri eta gomendagarriekin. Ideia batzuk bereizten ditut:
Santiago Fernándezek  eta José Manuel Lópezek matematikako oinarrizko edukinei buruz hitz egiten digute:
Matematika-curriculumak zahartu da, aspalditik osagai bereak ditu: aritmetika eta kalkulo ugari, algebra nahikoa, geometria pixaka bat eta ezer ez estatistika eta probabilitatea. Ondorioz, edukin berrietako proposamen didaktikoak ezagutzean eta sakontzean  kokatu behar da irakasleen prestakuntzaren zati handi bat. Ohiko oinarrizko edukien kontzeptua aldatzen dabil, orain hausnarketa sakona jaso behar du. Guzti honek kriston arronka supozatzen du, matematika berria eraiki matematikako ideia zahar hauen gainean.
Gaitasun matematikoak hartzen du bere zentzua elementu matematikoak eguneroko egoereei aurrera egiteko erabiltzen ditugunean. Ikasleentzako ikas-jarduera erabilgarriak eta funtzinalak zeintzuk dira? Adibide batzuk …