Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2011

Geomorfologia

Imagen
Ze zaila den Geologiako web-informazioa izatea! Batzuetan badirudi desagertu dela edo gutxi eta azkar ematen dela. Ikas-programa luzeak eta, agian, nahiko deskriptiboa izateak eragina egiten dute Natur Zientzietako atal garrantzitsu hau desagertzeko joeran. Beno, gauzatxo bat aurkitu dut kanpoko eragileak eta tektonika lantzeko irudien bidez. Fernando Rojero egilea.  Irudi bakoitzean azalpenak daude eta gainean klikatzerakoan gehiago. Oso erabilgarria.


Geomorfologia

Zientziak Murtzian

Imagen
Zientzia proiektuak eta praktika onak gero eta gehiago ditugu. Murtziako Web-helbide honekin egin dut topo MURCIENCIA eta sorpresa hartu dut. Unibertsitate, Hezkuntza Saila eta Eskola Kontseiluen artean zientzia eta teknologia zabaltzeko bi Jardunaldi antolatu dituzte, bata 2008an eta azkena 2010ean. Materiala ugari dugu irakasleen esperientzietatik.
I. JardunaldiaII. Jardunaldia

Gure baliabide propioak sortzeko tresnak

Arbel digitalean erabiltzen ditugun jolasak, simulazioak, animazioak, ariketak eta abarreko baliabideak normalean Internetekoak dira, beste batzuek egindako materiala aprobetxatzen dugu. Era berean, gure web-orrietan txertatzeko (blogak, wikiak, Siteseak...) ere Saretik hartzen ditugu gehien bat. Zure ikas-jarduerak garatu gura dituzu? Badago aplikazio informatikorik gure neurritako balaibideak sortzeko? Erantzuna baietza da, ugari daude, batzuk oso sinpleak, beste batzuk, ordea, korapìlotsuagoak, baina mundu honetan patzientzia pixka batekin dena lor daiteke. Hona hemen nik egindako bilduma:
PROGRAMAK:
KLIK: programa klasiko bat ikas-jarduerak garatzeko:puzzleak, buruhausteak, erlazio-jokoak eta abar
Hot potatoes:programa honen bitartez galdera-erantzunei buruzko ariketak eta galdesortak plantea ditzakegu. Adibidea: IES Suel
Lim: ikas-unitateak antolatzeko benetako plataforma, testua, irudiak eta elementu multimediarekin
Geogebra  (Gauss proiektua): geometria, algebra eta kalkuloa biltzen…

Naturgaiaren baliabide berriak

Imagen
Gure Naturgaiako lagunak ez dira inoiz gelditzen eta , azken bolada honetan, beste bi material interesgarriak eta , batez ere, euskaraz, "pantailatu" dituzte:
Lur Planeta Unibertsoan:Astronomiara hurbiltzeko oinarrizko ikasmateriala da. Animazio eta jarduerez osatuta dago eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei eta jakin-mina duen edonori zuzendua dago. Web-nabigazio erraz baten bidez, unibertsoa esploratzeko ibilbide bat proposatzen digu; horrela, atalez atal, galaxiak, izarrak eta Eguzki-sistema arakatu eta Lur planetaren mugimenduak ezagutuko ditugu. Ikasmaterial honek 6 atal ditu: unibertsoa, galaxiak, izarrak, planeta-sistemak, Eguzki-sistema eta, azkenik, Lurraren mugimenduen ondorioen azterketa.  Uraren Ibilbidea Ikertzen, Arroz Arro:Eskola2.0rako aurreko materialaren egokitzapena da. Azken urte hauetan gero eta nabariagoa da ura babestu eta zaindu beharreko baliabide preziatua dela. Material honetan ikasiko dugu nondik datorren erabiltzen dugun ura, nola haltzen den u…

Zientzia Astea 2011

Atzo 2011ko Zientzia Asteari hasiera eta ongietorria eman genizkion Bilboko Alhondigan. Puntual puntualak, ikastetxeek erakustokieen ibilbidea hasi zuten eta ikasleen aurpegietan poza eta ilusioa ikusi nituen. Zientzia eta Teknologiaren hedapena, zabalkuntza, testuinguru batean kokatze horrek motibazioa pizten du benetan. Nire betiko hausnarketa aizean geratzen da beti: irakasleok gero gure ikasgeletan ilusio hau mantentzeko gai gara ?
Lau egun geratzen dira oraindik, bisitatu eta egiaztaratu!

Zientzia Astea 2011: ikastetxeak

Imagen
Zientzia edo Teknologiako irakasle edo ikaslea baldin bazara, datorren astean ezinbestekoa da Zientzia Astera joatea. Azoka honetan Unibertsitateko ikertzaileek ahalegin handia egiten dute Zientzia gugandik hurbiltzeko,modu erakargarri batean aurkezten, baina aurten, Bizkaian, nobedade nabarmen bat izango dugu: ikastetxe batzuek ere bere erakustokia izango dute beren proiektuak komunikatzeko. Eskola proiektuak dira eta ikasleek beraiek azalduko diete Alhondigatik pasatuko diren beste kideei. Proiektuak saridunak izan dira Euskadin ospatu ziren iazko lehiaketa batzuetan. Ez dira guztiak egongo, noski, bakarrik data hauetan denbora edo aukera izan dutenak, beraz, la bikain batzuk tinteroan geratu dira. Benetan eskertzen da ikastetxe hauen partehartzea eta espero dugu, datorren Zientzia Astean, ikastetxe gehiago animatzea. 

9an, asteazkenean, goizez 9:30-14:00

Lauro ikastola (Loiu). 2. DBHko 14 ikasle eta beren irakaslea,  Amaia Pérez
Ekimena: Firts Lego league Euskadi
Proiektua: Laurobang


9a…

PIkasle

Imagen
EHUnibertsitateak aldizkari matematiko berria kaleratu du: PIkasle. Aldizkaria formatu elektronikoan dago eta deskargatzeko aukerarekin. Lehendabiziko alea urriarena da eta argitalpena ezagutarazteko, lehiaketa baten deialdia egiten digu: Eleberri infinitesimalen I.lehiaketa. Eleberri bakoitzaren tituluak ezin izango ditu 37 karaktere baino gehiago izan eta idatziak ezin ditu 37 hizki baino gehiago izan. Bere gaiak, noski, matematikarekin zerikusirik izan behar du. Idazkia emateko epea 2012ko urtarrilaren 10an bukatzen da. Informazioa: Lehiaketa
La UPV ha publicado una nueva revista de matemáticas: PIkasle y, para darla a conocer ha convocado un concurso de relatos infinitesimales. Cada relato, relacionado con las matemáticas, eso si,  debe ir con un título de a lo sumo 37 caracteres y que no podrá exceder en su redacción las 37 palabras. El plazo de presentación acaba el 10 de enero del 2012. Más información en: concurso de relatos infinitesimales.