Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2011

Partekatutako estekak urrian

Imagen

Zientzia Astea 2011

Imagen
Datorren azaroaren 9tik 13ra garatuko da Zientzia Astearen XI. edizio berria. Beti bezala,  Euskadiko hiru probintziatan errepresentazioa izango du toki desberdinetan. Bizkaian Bilboko Alhondigak bilduko du ekimena berriz, iaz egin zuen bezala,  eta bere beheko solairuan Unibertsitate eta entrepresaren erakustokietan zientziaz gozatzeko aukera izango dugu. Esperimentuak eta lanak, ikertzaileen eskutik, erakustoki klasikoetan bai berrietan izango ditugu: kimika, fisika, geologia, Formula Student, nautika, ingenieritza biomedikoa, biosistemak, robotikoa, biodibertsitatea, ekosistemak, arnasketa, zuhaitzen identifikazioa, arkeologia, landare inbaditzaileak...Aurten ere, nobedade bat dugu: ikastetxeetako esperientzia batzuk ere aurkeztuko dira, ikasleek beren kideei beren eskolako proiektu zientifiko teknologikoak azalduko dizkiete. 
Dena ez da ikustea edo ukitzea, hitzaldiak,  irteera didaktikoak eta haurrentzako tailerrak ere egongo dira: robotekin elkarbizitzen, rubik kuboa, Galois mat…

EIMA katalogoa

Imagen
Ziur denok ezagutzen dugun EIMA  programa, materialak euskaraz sortzeko edo itzultzeko proiektua. Deaildia irekia egiten zaie edozein pertsona edo instituzioei eta urtero ateratzen da Boletinean. Honen ondorioz, egun, baliabide pilo eskura ditugu: liburak, CDak, DVDak, hiztegiak, gidaliburuak, mapak…eta materialen katalogoa ere Sarean kontsultan egiteko ondorengo web-orrian: EIMAren txokoa Hezkuntza Sailan Horretaz gain, eukerazko baliabide-iturrien estekak eta bilaketa egiteko aukera ere eskeintzen dizkigu. Eta, nahi badugu, bere blogean ere azken berriak, materialak eta bilatzailea etiketatuaren bitartez informazioa ezkuratu ahal dugu arazorik gabe eta  modu errazagoan: EIMA-material berriak 
Blogean, gure eremurako material batzuk ipatzen dira, haien artean   Agrega plataforman daudenak eta Naturgaiaren ikas-sekuentziak, blog honetan jada aipaturik. Beste batzuk ondorengoak dira:
DBHko 1-2. maila: Zure itsas lagunak ezagutu jokoaLur planeta unibertsoanElkar argitaletxeko eduki d…

Ura proiektu bezala

Imagen
Ura edukina lan egiteko proposamen didaktiko pilo aurki ditzakegu. Batzuek kontsumoa lantzen dute, beste batzuek munduko banaketa, klimarekin zerikusia tratatzen dutenak, kimika aldetik zeintzuk diren uraren propietateak edo biologian bizitzarako duen garrantzia. Proposamen didaktiko honekin ikasleengandik hurbila dagoen gai bat garatzen da: zer dago ur tanta batekin? , edaten dugun ura kalitatezkoa da? Proiektu bezala lan ahal dugu klasean, materia kimikan eta izaki bizidunak biologian, hain zuzen ere, DBHko curriculumeko bi bloke.
Ideiak hemendik atera ditzakegu: Viaje al interior de una gota de agua: Antonio Guillén irakaslearen esperientzia bikaina (Logroñoko Batalla de Clavijo BHI) . Izakin bizidunen sailkapena, mikroskopioa, zelula eta labotegiko ikerketa aldi berean landuta.ArgazkiakEl mundo microscópico: DBHko 2. mailako ikasleek eginda (IES Dr Fleming-Asturias) Drinking water: ASE tik hartutako proposamenaUra eskuliburua eta Uraren ibilbidea ikertzen: Naturgaiak garatutako bali…

Zenbakien kobazuloa / La cueva de los números

Imagen
Andaluziako irakasle batek, Luis Martin bezala sinatzen du posta elektronikoan, zenbakiei zuzendutako Sites eraiki du. Web-tokian zenbakiekin zerikusirik dagoen hainbat baliabide sartzen saiatu da, DBHko 1.mailatik batxilergora. Atal bakoitzean ikas-jardueren bilduma egiten du, gehienak SM eta Edelvives testu-liburuetatik aterata, diapositiba eta apunte batzuekin lagunduta ( Ppt edo pdf formatuan deskargatzeko). Horretaz gain, selektibitateko progak, ebaluazio diagnostikoarenak, matematikarien biografiak, geogebra eta wiris eta bideo matematiko batzuk. Irakasleak mugitzen dira.
La cueva de los números

En castellano pulsando "más información"

Zientzia.net berrizten da guztiz

Imagen
Bazen ordua, benetan, atari hau berristeko. Eduki pilo ditu eta denak bikainak, baina, formatu zaharrean oso korapilatsua ziurtatzen zen bere nabigazioa, baliabideak nahiko pilatuta genituen, atalak oso txikiak ikusten ziren eta bilaketa zaila. Orain berri berria dugu,  azken edukiak begi bistan, atalak primeran bilatzeko eta atal berriekin lagunduta, hain zuzen ere,   multimedia, zientzia-telebista eta zientzia-irratia, elkarrizketak eta argazki-galeriak.  Ongietorria!.
Zientzia.net

Biologiari buruzko animazioak / Animaciones de Biología

Imagen
Animazioak eskema bizidunak dira, bai arbela digitalean erabiltzeko edo gure proiektuetan bisitatzera gomendatzeko web-helbide aproposak kontzeptu batzuk hobeto ikasteko. Oso erabilgarriak batez ere biologian eta geologian, materia bietan maiz prozesu luzeak deskribitzen direlako, beste era batean  azaltzeko zailak eta irudi baten bidez ulergarriagoak ziurtatzen direlako. Animazioak aurkitzeko web-gune batzuk Zientzia arbelan bilduta daude.
Beste egoera korapilatsuak biokimikoak dira. Formulak, erreakzioak, zikloak eta prozesuak irudikatzen baditugu, hobeto ulertuko dituzte gure ikasleek. Hona hemen batxilergoan erabiltzeko animazio batzuk gaztelaniaz eta ingelesez. John Kyrk da egilea, biologoa eta marrazkilaria aldi berean. Eboluzioarako erabiltzen den friso kronologikoa ikustea gomendatzen zaituztet
Animaciones de biología celular
En castellano pulsando "más información"

Arbela digitalerako proiektu matematikoak / Proyectos matemáticos para pizarra digital

Imagen
Ziur nago sarrera honetan aipatzen ditudan baino askoz gehiago egongo direla, baina,  Saretik ibiltzen, bildumatxo bat eskuratu dut eta hara doa zuekin konpartitzeko. Matemáticas experimentales: Unescoren material interaktiboa, erakusketa birtual moduan antolaturik. 200 egoera matematikoa proposatzen ditu.ED@D proiektua: DBHrako matematika interaktiboak, ikas-unitateak dira. Batzuk euskaratutaDescartes Proiektua: ITEko proiektu klasikoa, matematika interaktiboak appleten bitartez. Aplikazioa honetan egindako material batzuk: Ikasgelako esperientziak eta materialak 2010 - Manipula,Bachillerato Matemáticas -AsiPisa -El metro -Cálculo mental - Proyecto CanalsITEko Ikas-unitate sarituen bilduma : proposamen didaktiko osoak, oso ezagunak baina baliogarriakProyecto PI: arbela digitalarako bereziki garatuta. Lehen Hezkuntzako azken zikloko edukiak, DBHko 1.mailan interesgarriak ere baiProyecto Gauss: Geogebra programaren bidez egindako proiektuak. 10-16 urtetarako materialak. Programa bera er…

Klarionatik arbela digitalera

Imagen
Izenburu honenpean Espiral Elkarteak antolatzen dituen Jardunaldiak ditugu.  Hezkuntza mundutik mugitzen diren profesional guztiei zuzenduta daude,  eta beren lanean eta ikasgelan aplikatzen dituzten gaitasun digitala garatzeko estrategia metodologikoak biltzea proposamena da.  Esperientziak aurkezteko epea irekita dago eta Kongresua datorren azaroaren 18 eta 19an ospatuko da Bartzelonan. Gainera, “Experiencias educativas en las aulas del S.XXI ” argitalpena aurkeztuko da. Anima zaitezte!
Informazio guztia eta formularioakEn castellano pulsando "más información"

Jasangarritasunaren aldeko emakumeak

Imagen
Emakumeak protagonistak dira azken bolada honetan. Aurreko sarreran  "Astronomia emakumeak" erakusketa aipatu nuen eta orain nator beste ekintza batekin. Oraingo honetan, lurraren jasangarritasunari ekarpena egin dioten emakumeak dira lehiaketa baten gaia . Eusko Jaurlaritzako Departamendu batzuk eta Emakundek ekimena bultzatzen dute.  Lehendabiziz, ikasgelan lantzeko proposamen didaktikoa lan egiten da materialarekin (irakasleentzako informazioa, ikas.jarduerak, biografiak, egutegia eta diapositiben aurkezpena), eta gero ikasleek emakume bat hartu eta landu egingo dute bere biografia, ekarpena eta iritzi pertsonalak isladatzen. DBHko ikasleei zuzenduta, lanak onartzen dira abenduaren 22ra arte.
Dossierra: Jasangarritasunaren aldeko emakumeak
Información en castellano y dossier de materiales: Naturzientziak´s blog

Astronomia emakumeak

Imagen
EHUko Bizkaia Aretoan (Chillida gelan) oso erakusketa didaktikoarekin disfrutatu ahal dugu.  Astronomia Emakumeakdu izenaeta azaroaren 11 arte  egongo da irekia. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeentzat bisita gidatuak antolatzen dira eta  denontzat horma-irudiak eta gida didaktikoak (orain euskaratzeko prozesuan) argitaratu dituzte. Material osoa "Sociedad Española de Astronomía" ren Webgunean dago deskargatzeko prest eta euskeraz dagoen lehendabiziko materiala EHUk Bilbon duen tokian dugu. "Emakumea zientzian" gidan, esate baterako,  garai desberdinetako 15 zientzialarien biografietan oinarrituta,  ikas.jarduerak proposatzen dira.

Erakusketaren materiala gaztelaniazErakusketaren materiala euskarazInformación en castellano:Naturzientziak´s blog y ZTF news 

CEDEC-en materialak / Materiales del CEDEC

Imagen
Eskola 2.0ko III. Jardunaldiak beren informazioak eta  komunikaziak Internetean kokatzen  jarraitzen du. Azken hau interesantea da guretzat. CEDEC -ek
( Centro Nacional de Desarrollo Curricular en Sistemas no Propietarios) DBHko 3. mailarako ikas-unitate berriak atera dituela bi ikasgaietan:  Gaztelania eta Literatura eta  Matematika. 
Azken honetan, matematikan, lau sekuentzi didaktika ditugu  momentuz, baina 12 garatuko direla adierazi dute Kogresuan:
1: Todo es número2: Aproximándose a la solución3: Algo se oculta tras las letras4: Con una sola ecuación no tenemos bastanteSekuentzia bakoitzean egoera problematiko batetik abiatzen da eta ikasleei ataza bat irtenbideratzea proposatzen zaie ikasleei.Unitateak osostzen da birpasatzeko eta gehiago jakiteko jarduerekin

En castellano pulsando " más información"

Eskola 2.0ko III.Jardunaldia Granadan

Imagen
Urriaren 6,7 eta 8an zehareta ITEk bultzaturik,  ospatu da Granadan Eskola 2.0ko III.Jardunaldia. Beti bezala, halako ekimenen baliotasuna ez da bakarrik profesionalen arteko esperientziak elkartrukea, baizik eta denok ere, Sarean bitartez, beren proposamenak  ezagutzea ere bai , nahiz zientzia eremuan, nahiz gaitasun digitalaren garapena ikasgeletan. Nik dena irakurri eta xurgatu dut eta hona hemen, nire ustez, zentzu honetan interesgarrienak Bigarren Hezkuntzari begira:
Integración de las herramientas 2.0 en el laboratorio de ciencias. Josué Barcia. DBHko 1. eta 2. mailaRealidad aumentada en el aula. Raúl Reinoso.AumentaME proiektua . TeknologiaAprendizaje cooperativo con TIC. Lázaro Caballero . Bio-GeoActividades prácticas con TIC en la ESO. Domingo Cruz. 45 ikas -sekuentziakTrabajo colaborativo con Google docs. Lluìs Tomas.  TeknologiaAtención personalizada en matemáticas con libro digital.  José Antonio Salgueiro. Matematika DBH.La aventura del saber. Antonio Pérez, Luis García et…