Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2011

Sestaoko Matematika Jardunaldiak / Jornadas de matemáticas de Sestao

Imagen
Pena izan da, gaur bakarrik joan ahal izan dut eta Jardunaldiak bihar arte luzatuko dira, enfin!  Gaurko egunaren laburpena egingo dut. Lehendabiziz Pepe Orengari tokatu zaio txanda. Eskola 2.0 programa, objetu digitalak eta Agrega plataforma izan dira bere gaiak. Laster ikas sekuentzia birtual batzuk plataforma honetan eskuragarriak izango ditugu bai on line erabiltzeko, bai deskargatzeko. Sekuentziek dituzten objetu multimediak isolatuta erabiltzeko aukera ere izango dugu ikastetxeko Moodlean jartzeko edo gure sekuentzia propioa antolatzeko. Helbide honetan erabilitako aurkezpena duzue.Atsenaldia eta gero, Goyo Lekuonak bota du berea. Oso ondo azaldu du nola erabiltzen duen Excell kalkulo orria bere klaseetan, adibide batzuk jarrita, biderketa sinple batetik ekuazioaren grafika batzuetara. Bere web-orri, nahiko ezaguna, "El método Lekuona" da. Horretaz gain, bi berri on ere izan ditugu: Eustat institutoak atera dituen webgunea, EskolaWeb,  (ez da berria, baina bai berristut…

Matematikako klaseek aldaketa behar dute / Las clases de matemáticas necesitan un cambio

Oso hitzaldi interesgarria Dan Meyerrek botatzen duena hurrengo bideoan. 11,39 minutu.

Gepeese, atari berria / Nuevo portal Gepeese

Imagen
Orain dela gutxi matematikan finantza hezkuntza sartzeko beharraz komentario bat egin nuen. Banekien  programa piloto bat martxan jarri dela, nire eskualdeko ikastetxe bat sartuta dagoelako, baina orain  PISA azterketan , 2012tik gora, honi buruzko itemak sartuko dituztearen berria jaso dut. Erabaki politikoa, beharbada, bizitzan dugun kridialdiaren ondorioa...gauza da ondo datorkigula bai gizartean bai matematikan  gaia lantzeko. Beraz, programa pilotoarekin batera laguntza digitala era sortzen ari da eta berrienaGEPEESEataria dugu. Web-orian baliabide ugari aurkitzen ditugu:  Bi gida didaktiko ikas-jardueren proposamenekinIkasgelarako materialak: kasuen analisiak, errol- jokoak, galdesortak,denbora-pasak, matematika-problemak. Deskarga ditzakegu pdf-an edo ikas-jarduerak on line erabili15 jolas interaktiboakEstekak, glosario, irudiakProgramak eta kalkulo-tresnak Webgunea gazteei zuzenduta dago eta beste batean oinarritzan da, helduentzako ataria: Finanzas para todos, non fitxen bilduma

Energia jolasak / Juegos sobre energía

Imagen
Jolasak oso balibide didaktiko dibertigarriak dira ikas sekuentzia batean txertatxeko, bai kontzeptu batean  hobeto sakontzeko, bai birpasatzeko. Arbela digitalean ere erabilgarria dira. Oso zaila da benetako jolas onak aurkitzea. Hona hemen energiari buruzko hiru: Energuy:Jokoaren protagonista eskutik gidatu behar dugu bere etxean gastatzen duen energia aurrezteko aginduak emanez. Oso dibertigarria benetan, egin proga!Energyville : Joko honetan zure baliabide energetikoki ezberdinen artean batzuk aukeratu behar dituzu zure herria energiarekin elikatzeko, kontsumo optimoa lortu arte.Climcity: jokalarien hiri baten energia kontsumoa %25 jaitsi behar dute En castellano pulsando "más información"

ITEko material interaktibo berriak / Nuevos materiales interactivos del ITE

Imagen
Pasa den ostegunean ospatu zen  ITE-ren 2010ko heziketa-material interaktiboko sarien  Jardunaldia. Sari hauek 10 urte baino gehiago jazarri ziren eta handik geroztik informatikako teknologiaren aurrerapenak apurka apurka ikusteko aukera izan dugu. Bilduma osoa kotzultatzeko klasiko bihurtu da eta benetako erreferentzia edozein irakasleri. Azken edizio honetan 17 lanen artean gure eremuko material saridunak ondorengoak izan dira: Laboratorio básico de azar y probabilidad: Juan García Moreno. Lehen Hezkuntza eta DBHCurvas técnicas y cíclicas.José Antonio Cuadrado. matematikak, teknologia, marrazketa teknikoa.Introducción conceptual a la física Newtoniana. Juan Antonio Martínez-Castroverde. DBH.  Horretaz gain Eva María Perdigueroen DBHko 4. mailako ikasleen blogak sari bat jaso du  

En castellano pulsando "más información"

Fisika eta kimika dibertigarriak / Física y química divertidas

EducaConTic-en azken sarreran, beste informazio interesgarria batzuen artean,  aurkitu dut IES Antonio Mª Caleroko ( Pozoblanco- Córdoba) irakasleen bloga "Física y Química divertidas"  eta, web-orri barruan, interesgarriagoa, irakasleen hitzetan, bere bideo-bilduma da. Horregatik bere youtubeko kanalari begirada bat botatzea merezi du, 121 bideo "igo" dituztelako. Blogean bideo bakoitzak bere azalpenak ditu.
Descubro gracias a EducaConTic   el trabajo de los profesores del  IES Antonio Mª Calero ( Pozoblanco- Córdoba) en su blog "Física y Química divertidas" . En el sitio ofrecen las explicaciones a los fenómenos que describen en su colección de 121 vídeos que comparten en  canal de youtube .

Ikertzea institutoan / Investigar en el instituto

Imagen
Lan proiektuak egitea oinarrizko gaitasunak garatzeko estrategia metodologikorik onena dela esaten dute adituek. Bigarren Hezkuntzan oso adibide gutxi dugu eta are gehiago arloen artekoak, beraz,  IES Salvador Victoriako esperientzia  ( Monreal del Campo-Teruel) komentatzea merezi du. 2004 ikasturtetik 2007ra iraupena zuen  "I+C: Investigo y lo cuento" izenburuarekin . Historia, hizkuntza, matematika, teknologia, biologia, filosofia eta ekonomiako departamenduen artean bi hilabetetan egiteko proiektu bat proposatu eta garatzen zuten  bai DBH, bai Batxilergoan. Proiektuen baldintzak, arlo desberdinetako edukinak barneratzeaz gain, herrian testuinguratuta egotea, IKT baliabideak erabiltzea eta ikasturtearen amaieran emaitzen aurkezpena egitea ziren. Honen ondorioz, ere bai, metodologiaren aldaketa nabarmendu da institutoan. Bere Web-orrian proiektu guztiak eskura ditugu eta, azken urtekoak, guztiz azalduta eta deskargatzeko aukerarekin. Lanen artean, adibidez, aurkitzen dugu: Á…

Matematikako irakasle hauek!

Imagen
Orain dela urte batzuk Berritzegunean ikastaro bitxi bat egin genuen. Arlo desberdinetako irakasleak bildu ziren azaltzeko nola ematen zuten klasea, hau da, bost minututan irakasle bat arbelara atera zen eta han besteei edukin bati buruzko azalpen txiki bat ematen zien. Bakoitzak oso estilo desberdina izan zuen, hau zen lehendabiziko ondorioa. Gauza da haien artean fisikako irakasle batek bektoreez egin zuela berba eta inork ez zuen ulertu bere azalpena...beste fisikako irakasleak eta neuk izan ezik. Bapatean, beste irakasle honek adierazi zuen berak kontzeptu bera azaltzeko erabili zuen adibidea eta hara non, orain bai, jendearen abotza argi entzun zen: bale, honekin bai, kontxo!

Azalpenak emateko estiloak garrantzi handia du , tonua, argitasuna, adibideak, arbelaren erabilpena...ikasleek eskertzen dute.

Eta zertarako haibeste errolloa? ba, ondorengo irakaslearen lana aurkezteko: la casa de Gauss blogaduna. Ez dakit bere ikasleen iritzia nolakoa izango den, baina nik, behintzat, bere…

Bilbotarra, azken finean

Imagen
Alex de la Iglesiaren dizkurtsoarekin uzten dizuet, 6 minutu besterik ez askatasunaren alde egoteko:

YaNoKateo

Imagen
Izenburuak dena adierazten du, ez da? Kasualitatez aurkitu dut web-orri hau, beti bezala, beste edukin baten bila nengoenean. Bideo bilduma da, irakasle batek hizkuntza,  fisika, kimika eta, batez ere, matematikako oinarrizko azalpenak ematen ditu, supermatxakatuak, ikasleek bere etxetik birpasatzeko. Neurritako klase partikularrak beraz, gehienak selektibitateari begira.

Ya el título lo dice todo. Esta página que he encontrado por casualidad contiene una colección de vídeos de lengua, física, química y, sobre todo, matemáticas, donde un profesor o profesora  explica los conceptos supermachacados paso a paso. Para repasar desde casa y dirigida, principalmente, a la selectividad. ¡Lo que no haya que ver!

Yanokateo

Ekonomi krisiladia / Crisis económica

Imagen
Ekonomi krisiladia guztion elkarrizketan aurkitzen dugu eta pilpilean dagoen gaia da. Horregatik Batxilergoko ekonomia arloan, eta matematika arloan orokorrean, oso motibagarria izan daitekeen edukina dela pentsatzen dut. Gaia lantzeko materialak ikas sekuentzia moduan antolaturik ez dut aurkitzen, baina egunkariak eta beste informazio iturriei esker grafikak eta taulak eskura ditugu oinarri gisa. Gaia hasteko ezinbesteko informazioak eta zenbaki-datuak:
InfografiaDiapositibakEuskal ekonomia Euskal ekonomiaren iragarpenakConfebask / Aldizkaria

En castellano pulsando "más información"

Mister Darwin

Imagen
Darwin urtea pasatu den arren, bere aztarna mantentzen da eta  noizean behin  material berri bat aurkitzen dut. Oraingo honetan Museos Científicos Coruñeses-ek egindako erakusketa birtuala ekartzen dut hona. Benetako erakusketa museoan garatzen da, noski, baina Internetean hiru jarduera interaktibo egin ditzakegu: Darwinen bidaia (mapa) , bere biografia (denbora lerroa) eta eboluzioaren gakoak ( diapositiben aurkezpena)
El asombro de Mister Darwin

Mundu garaiderako zientzietan erabiltzeko oso interesgarria ere bere eboluaziari buruzko  monografia
Ingelesaz ere badugu

Eboluzioa lantzeko material gehiago: ZientziaberriWikian 


En castellano pulsando "más información"

Conciencia bideokonferentziak / Videoconferencias Conciencia

Imagen
"Conciencia " bideokonferentziak  2009 ikasturtetik gora funtzionatzen duen programa bat da. Instituzio desberdinek bultzaturik (haien artean bereziki CITA, "centro de tecnologías avanzadas, Salamankako Unibertsitatea eta FECYT), proiektuak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei adituen hitzaldi birtualak ekeintzen dizkie, geroago ikasleen artean eztabaidak sortzeko asmoz. Horretarako eztabaidagunea aproposa dago hizlari eta gazteak (edo irakasleak, guk ere partehartzaileak izan gaitezke) bere galderak eta iritziak bota ditzaten. Bideokonferentziak eskatzeko, egutegi bat  prestatu dute.  Okupaturik ez badago, izena ematen da web-orrian bertan. Urritik maiatzara entzuteko aukera dugu. Gaiak ondorengoak dira: IHESABurmuina eta nerbio-sistemaBeste planetetan bizitza ote dago?Energia berriztagarria eta klima aldaketaIngurugiroa aurrean dauden giza jarduerak eta jarrerak Petroleo ondoren, zer? Nanoteknologia Hondakin kimikoen kudeaketaBioteknologiaAstronomia Emozioak eta robotakZien…

Kimika Alhondigan / Química en al Alhóndiga

Imagen
Kimika urtearen barruan ospatzen diren ekitaldietan, aste honetan Bilboko Alhondiga eta  EHUren artean jarduera batzuk antolatu dituzte. Gazteak, umeak eta publikoa ororkorrean partehartzaileak izan daitezke eta otsailean eta martxoaren zehar garatuko dira.

"Kimika hutsa gara" lelopean, hurrengo hitzaldiak izango ditugu:
Kimika eta kirola. otsailaren 10ean. Auditorioan. Jaime Lissavetzkyen hitzaldiaKimika eta etorkizuna. Otsailaren 17an.  Bastida aretoan. Bernardo Herradón.Medikamenduak. Otsailaren 24an. Bastida aretoan. Carmen Nájera. Kimika eta sukaldea. Martxoaren 3an. Bastida aretoan. Claudi MansTailerrak:
Kimika bizirik. DBH eta Batxilergoko ikasleakHanditan zientzialaria izan nahi dut. 8-12 urteko neska mutilak Zientzia live!. 14-18 urteko gazteakEztabaida dezagun zientziaz. Guztiontzat.Halaber, konbokatuta zegoen  Kartel-lehiaketari buruzko hormairudiak erakutsiko dira eta sari-banaketa martxoaren 3an emango da.


Informazio osoa: Bilboko Alhondiga

En castellano pulsando &…

Kimika 2011 / Química 2011

Imagen
Kimika urtea dela eta, gaur honi zuzendutako  Web-orri berri ba estreinatzen da  Sarean. MEC eta CSIC-ren artean bultzaturik, denetariko du: artikulo interesgarriak, bideoak, berriak, agenda, kimikaren historia, erakusketa birtuala  ( kimikaren erabilerari buruzko 22 hormairudi jaisteko), material didaktikoa ( oraindik gauza gutxi, haien artean egutegi polit bat ) argitalpenak eta estekak.
Química 2001


En castellano pulsando "más información"

Star trek gustatzen zaizu?

Imagen
Niri bai, betidanik izan naiz jarraitzaile, 1966an, jatorrizko saioa (TOS) estrenatu zenetik.  1980 hamarkadan zinemara eraman zen eta berriro 1990 urteetan berriztu zuten tripulazio osoa aldatzen. Ez naiz "The big bang theory " telesaioaren Sheldon bezalako trekie, baina nola ez hurrengo momentuak ikusterakoan:

Hizkuntz Gaitasuna Teknologian / Competencia lingüística en Tecnología

Imagen
Gaitasunak modu integratu batean landu behar direla zalantzarik gabe uste dugun arren, azken bolada honetan agertzen diren materialak , gaitasun zehatz bati indarra jarriz, interesgarriak dira beste ikas-jarduera desberdinak isladatzen dituztelako. Eta batez ere, hizkuntz gaitasunarekin gertatzen ari da fenomeno hau , beharbada, diagnosi ebaluazioan kaltetuegia izan delako. Hona hemen Castilla La Manchako Hezkuntza Sailetan aurkitu ditudan teknologiari buruzko hiru ikas-unitate: “La energía eléctrica agota nuestro planeta” – Tecnología – 3º ESO “Neumática: la fuerza del aire” – Tecnología – 4º ESO “Estructuras por todas partes” – Tecnología – 1º ESOEn castellano pulsando "más información"

Geometria komunean / Geometría en el baño

Imagen
Proposamen polita egiten dute Carlos Duque eta Eva Mª Quintero matematikako irakasleek, ( IES Mencey Bencomo- Tenerife), geometriarekin jolastu eta ikasi, bainugelan dugun komuneko paperarekin.  DBHko 2. eta 3. mailan garatuta, esperientziak ataza manipulatidoak plantetatzen ditu. Ikasleek zilindroak erabiltzen dituzte logika geometrikoa aplikatzeko. Neurtzen dituzte, azalera eta bolumena kalkulatzen dira, π  zenbakiaren estimazioa egiten da, moztu eta gero figura desberdinak ateratzen eta aztertzen dira...matematikari buruz  eztabaidatu egiten da . Azken ataza, ikasleen ekoizpena, hormairudi bat egitean datza.
Klaseko bizpahiru saiotan egiteko  jarduera-sekuentzia hurrengo dokumentuan zehatz mehatz komentaturik:
Geometría intuitiva desde el cuarto de baño
En castellano pulsando "más información"

Matematika dinamikoak

Imagen
Oso fama handia hartu du Arrigorriaga instututoko Matematika Sailak, azken urte honetan hainbat Ekitalditan egoteagatik. Pasa den ekaineko Ikasblogan ( “Matemáticas sin tiza”) ezagutu genuen bere lan bikaina eta, handik geroztik, nire "faboritoseetan" daude bere berriak - eta beti daude - ezagutzeko. Arbela digitala bere ikasgeletara heldu eta berehala lanean jarri ziren baliabideen bila eta bereak propioak garatzen. Gustoa behin harturik, web 2.0ri ekin zioten: Box, Sites, Moodle, Google docs, proiektu komunak, blogak.... Gaur egun, esan dezakegu erreferentzia bat direla matematika eta IKTren munduan. Orain dela gutxi, eta horretara nihoan, beste "mateblog" berri bat dutela: matematika dinamikoak, Alazne Zarate ,  Manuela Virto eta Juan Carlos Guerra irakasleak bere atzetik, matematikari buruzko ariketa elektronikoak eta arbela digitalean erabiltzeko baliabideak . Kalitatea!
Ez ahaztu besteak!: Pi zenbakia, Zenbakiak
Matematikako mundua mugitzen dabil

Ikas unitateak gaitasunak kontutan harturik

Imagen
Behin baino gehiagotan aipatu dut hemen Berritzegune Nagusiko lan bikaina eta nola isladatzen den material zehatz batzuekin. Hauetariko bat curriculuma, oinarrizko gaitasunak eta hobekuntza planeei zuzenduta dagoena da, bere Web-orrian jarrita.  Dokumentu ugari ditugu curriculuma ezagutzeko, orientabide didaktikoak arlo guztietan, hobekuntza planarako ereduak eta argibideak gaitasunetan eta, orain komentatu nahi dudana, material didaktikoa. Aspaldi ezagunak dira aholkulariek egindako ikas-sekuentziak matematika eta Zientzia arloetan, pasa den astean Internetean jarri dituzten beste ikas unitate paketea: irakasle lan taldeek garatutakoa
Lehen Hezkuntzarako 13 sekuentzia ditugu matematikan eta ingurunean eta Bigarren Hezkuntzan, bat matematikan  eta 6 Natur zientzietan. Gaitasunei begira programaturik, oso eredu onak dira eta euskeraz! Aldaketa termikoak eta beren ondorioakErreakzio kimikoakMateria gure inguruan: nahasteak eta substantziakMateria eta haren propietateakPosizio-aldaketakP…

Illuminations: proposamen matematikoak / Illuminations: propuestas matemáticas

Imagen
Matematikako irakasle guztiek ziur NTCM (National Council Of Teachers of Mathematics) ezagutzen duten. EEBBetako eta Kanadako irakasleen elkarketa da eta 1920tik aurrera eramaten zituzten bere proiektuak. Haiek proposatutako matematikako curriculum- estandarrak nahiko ezagunak dira eta oso eragin handia izan dute mundu osoko hezkuntz erreformetan, matematikako  programetan, Haur Hezkuntzatik Batxilergora. Bere azken argitalpena 2000koa izan da: Principles and Standards for School Mathematics . Lana itzulita dago eta liburudendetan salgai (Principios y estándares para la educación matemática). Matematikako Departamendu guztiek bere apalategietan izatea gomendatzen dute adituek..
Printzipio hauetan oinarrituta, adibidez,  Edutekak beren  "Matemática Interactiva" moduloak atera zituen. 

NTCMk ere badu beste Web-gune interesgarria proposamen didaktikoekin: Illuminations. Izenburu erakargarri honekin, ikasgelarako jarduerak eta interaktiboak aurkitzen ditugu. 

En castellano pulsand…

Eiffel Dorrearen itzala / La sombra de la Torre Eiffel

Imagen
Eiffel Dorrearen itzala, matematika eta astronomiako kontzeptu ugari ikasteko aitziki bihurtzen da izenburu hau duen WebQuestan. DBHrako prestatuta dago eta ikasleei simulazio bat garatzea proposatzen die. Simulazioa eraikitzeko hainbat ikas-jarduera garatzen dituzte, iparorratza eraikitzen dute, plano batekin orientazioa lantzen da, IKTak erabiltzen dira, munduko bola, plastilina behaketa, proportzio-kalkuloak...eta lanaren komunikazizoa. Benetako lan-proiektua polita. 
¿Jugamos con la sombra de la Torre Eiffel?
Bere egileak: Lydia Fernández de Luco, Eibarko Berritzeguneko aholkularia eta Durangoko Astronomia Gelaren arduraduna, Esteban Esteban. .


En castellano pulsando "más información"

Olinpiada zientifikoak / Olimpiadas científicas

Imagen
Gaur egun gure eremuan hainbat lehiaketa antolatzen dira eta, irakasle bat baino gehiago , normala denez, liatuta dabil. Euskadin,  bi olinpiada mota gertatzen dira:
DBHko 2. mailako ikasleentzako olinpiada matematikoa, Hezkuntza Sailak bultzaturik. Urtero garatzen da. Datorren otsailaren 16an bukatzen da izenemate epea. Bi fase ditu, bat ikastetxean bertan egiten da eta hemendik 2 edo 3 ikasle aukeratzen dira bigarren fasera pasatzeko. Klasifikatzen diren lehenengo laurak beka bat jasotzen dute Europan Hezkuntzak ikasteko.  Informazioa osoa: Olinpiada Eduardo Chillida
Batxilergoko ikasleei zuzendutakoa, EHUnibertsitatea antolatzaile izanik. Arloak: Biologia, Geologia, Fisika, Kimika, Ekonomia eta Matematika. Zientzia Saila bakoitzak berea antolatzen du, bere baldintzak eta datekin. Urtarrila, otsaila eta martxoan zehar garatzen dira azterketak, espezialitatearen arabera, baina beti dago zeremonia bat maiatzaren inguruan denak elkartzeko, diploma eta dominekin. Sariak eskudiruatan dira …

Eskola porrota

Imagen
Aste honetan palestrara atera da Androulla Vassiliouk, Hezkuntzaren komisarioa, adierazi duen keska Espainian gertatzen den eskola porrotaren igoera dela eta. Badirudi, nahiz eta  fenomenoa Europa osoan gertatzen den,  hemengo eskola porrotaren tasa %31,2  ehunekoa da, %14,4 europearraren alde.  Euskadiko tasa, zorionez,   antzekoa dugu ( % 14) baina, hala eta guztiz, europear helburua,  etorkizunari begira, % 10era  jaistea da. Argi dago harreman zuzena dagoela  langabeziaren tasa eta eskola porrotarenaren artean. Ikasleek lanpostua ahalik eta lasterren aurkitzeko nahiak batzuetan ikasketak bertan behera uztea sortarazten du, baina, aldi berean, aztertu behar da "nahai" honen atzean dauden zergatiak, zer ez die ematen hezkuntzak ikasgeletan ez jarraitzeko, zer den gazteak erakartzen duena.
Beharbada pasa den irailean ospatutako  azken DIM Jardunaldietan gako batzuk aurki ditzakegu, gai nagusia, hain zuzen ere, eskola porrota izan delako.  Oso komunikazio interesgarriak ditugu…