Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2010

Urteko bideorik onena / Mejor vídeo del año

Hezkuntzarekin zerikusi handirik du bideo honek, helduen eragina noraino heltzen den  erakusten duelako
Este vídeo tiene mucho que ver con la educación porque muestra hasta donde llega la influencia de los adultos

Esperimentazio matematikoa / Experimentación matemática

Imagen
Orain dela bi urte, Sestaoko Berritzegunean, Matematika Jardunaldietan, Claudi Alsinaren hitzaldi bikaina entzuteko aukera izan nuen. "Bitamina matematikoak" izan zen gaia. Hitzaldian zehar beste lan batzuk aipatu zituen eta, batez ere, gaur egun matematika nola irakatsi , nolakoa izan behar zen matematikako curriculuma, nola bihurtu interesgarri eta abar. Eta, berak koordinatu zuen ikasketa-lizentzia bat atera zuen, hain zuzen ere komentatu nahi dudana: Anton Aubanellen " Baliabide materialak eta esperimentalak Bigarren Hezkuntzako matematikan". Lana, egileak berak azaltzen duen bezala, heziketa matematikoari hau bezalako baliabideak gehitzeko proposamena da, modu sistematikoan. Beraz, DBH eta Batxilergoko materialak antolatuta daude, kurtsoz kurtso.  Lana memoria batean biltzen da:  ildo teorikoak, 100 baliabideen fitxak eta txostenak eta bideoen aipamenak. Oinarrizko gaitasunak kontutan hartuta, irakasle honek curriculum ez lineala garatzea proposatzen du, baiz…

Zientzia etxean bertan / Ciencia en casa

Imagen
Badaude esperimentuei zuzendutako milaka web-orri  Sarean eta, egia esan, denak oso antzekoak dira eta esperientzia errepikatzen dituzte behin eta berriro. Hala eta guztiz, beti aurkitzen duzu zeozer berri edo beste modu batean adierazita eta  kontutan hartzea merezi duela  uste dut. " Ciencia en casa" lana kasu honetan dago, betiko praktikak dira , ura, soinua, airea, beroa, elektrizitatea eta abar, baina plus batekin: gai bakoitzaren oinarrizko kontzeptuak, historia pixka bat eta web-estekak ere baditu. Horregatik sariduna izan zen bere garaian. Lana M. Vindelek sinatzen du

Ciencia en casa

En castellano pulsando "más información"

Fisika eta Kimikarako appletak / Applets para Física y Química

Imagen
Berriro aipatu behar dut Fernando Jimeno irakaslea (IES Tiempos Modernos Zaragoza.) eta orain dela gutxi hemen komentatutako "Zientzia dibertigarria" web-orriaren egilea. Oraingo honetan berak egindako bilduma aipatu nahi dut. 2008-08 ikasturtean zehar kimika eta fisikarako 700 appletak bildu , kurtsoka sailkatu  eta  komentarioak egin ditut gure gizonak. Lan ederra burutu du eta guretzat baliogarria arbela digitalean erabiltzeko. 
700 applets de Física y Química
En castellano pulsando "más información"

Escépticos: Telebistako programa berria / Escépticos, nuevo programa televisivo

Imagen
Urte berria programazio berria. ETB 2k oso programa interesgarria kaleratzen du: "Escépticos". Lehenengo saio datorren larubatean, 2an, gaueko 10etan  botako dute eta gaia da: "ilargira benetan joan gara?" Ikusten duzuenez, sasizientziari buruzko programa da . Bere aurkezlaria blogari famatua da ere bai, Luis Alfonso Gámez eta beraiengandik jaso dugu berria. Berak esanda, Internetean ere ikusiko aukera izango dugu. Sorte ona izan!

En castellano pulsando "más información"

Tabakoari buelta bat ematen

Imagen
Laster gainean izango dugu Tabakoaren lege berria, tabernetan eta toki publikoetan ezin izan izango erre. Lege polemikoa honek alde eta kontrako iritziak sortu ditu, osasuna eta ekonomia borrokatzen hasten direlako. Bitartean, argi dago erretzeari uztea neurri osasuntsua dela eta informazioa eskura izatea behar beharrezkoa da zentzu honetan, batez ere urtero 5.000 erretzaile pasiboak hiltzen direla estimatzen delako. Gauzak horrela, Zientzia.net-ean aspalditik argitaratutako dossierra berreskuratu nahi dut oso interesgarria iruditzen dudalako: 
Hitz batean, tabakoa

Informazio ofiziala:
Osasun Ministaritzaren informazioaOsakidetzaren  atalaInformazio gehiago: ZientziaberriWikia

Zientziaren metroa / Metro de la Ciencia

Imagen
Muy Interesante aldizkari digitalari esker ondorengo eskema erraldoia aurkitu dut. Zientziaren historia metroko plano bezala irudikatuta dago. Einstein, Newton eta Darwin geltoki nagusiak dira, diziplina bakoitzak bere linea du eta, nola ez, batzuek ebakiak edo lanean daude.
En el siguiente esquema, encontrado en la revista digital de Muy Interesante, se representa la historia de la Ciencia en un plano de metro. Einstein, Newton y Darwin representan las principales estaciones, cada disciplina tiene su línea y, como no, también hay vías muertas y en obras.  

Euskal Herriko III Olinpiada geologikoak / III Olimpiadas geológicas del País Vasco

Imagen
Zientzia eta Teknología Fakultateak eta Euskadiko Geologoen Elkargoak Euskal Herriko III Olinpiada Geologikoa antolatu dute. Ekintza datorren  urtarrilaren 21ean garatuko da,  goizeko 10etan , Leioako Kanpuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean . Batxilergoan Geologian ematen den ikas-programa oinarritzat harturik, ikasleek bi froga burutu beharko dituzte, bata teorikoa eta bestea praktikoa. Azken honetan,  arroka, mineral eta fosilak identifikatu beharko dituzte.  Lehen hiru irabazleak Madrilen martxoak 26an egingo den Estatuko II Olinpiada Geologikoan parte hartuko dute.
Euskal Herriko III Olinpiada geologikoak 
En castellano pulsando "más información"

Zientzia dibertigarria / Diverciencia

Imagen
Fernando Jimenok, Zaragozako IES Tiempos Modernosen irakaslea, laborategiko praktikak dituen web-orri bat diseinatu du. 72 Fisika eta Kimikako gidoiak dira baina ez betikoak, baizik eta arlo hautako alde bitxia erakusteko asmoz. Praktika guztiak klasean garatuta daude. 4 ataletan banatu ditu: kimika magikoa, kimika bitxia, fiika harrigarria  eta jolasteko fisika . Honetaz gain, etxean egin ditzakegun esperientzia errazak aparte kokatu ditu.
Era berean, egileak 34 liburu zientifikoak komentatzen ditu.  

Diverciencia

En castellano pulsando "más información"

Asimovek esaten zuen / Ya lo decía Asimov...

Hurrengo bideoak 22 urte ditu. Asimovekiko elkarrizketa bat da eta futurismoa egiten da. Asimovek asmatzen eta dibagatzen du etorkizuneko ikaskuntzari buruz  eta konputagailuaren ezinbesteko papera azpimarratzen du irakaskuntza pertsonalizatuaren bideratzaile moduan ikusiz.
Bideoan agertzen diren ideia batzuk beteta daude, besteak laster ote? Zergatik ez?
 Informazio-iturria: Amazings

El siguiente vídeo tiene 22 años. Es una conversación con Asimov donde éste hace futurismo y divaga sobre educación y aprendizaje, insistiendo en la importancia de los computadores para una posible educación personalizada. La mitad del vídeo está cumplida, la otra...¿porqué no?. 
De: Amazings

Geometria interaktiboa / Geometría interactiva

Imagen
Ezequiel Martínezek Dibertsifikazioan ematen du klasea. Bere ikasleek geometria hobeto ulertzeko material interaktibo bikaina bat prestatu du, oso erabilgarria ere DBHko edozein kurtsotan. Materialak proposamen didaktikoarekin lagunduta daude, fase batzuetan:
Lehendabiziz materiala arbela digitalaren bidez erakusten zaie eta deskripzioa informala egiten duteBigarrenean terminologia geometrikoa sartzen daHirugarren fasean ikasleek materialrekin batera datozen lan-orriak betetzen dituzteLaugarrenean, ibilbide matematiko bat egiten dute eta objetu geometriko identifikatuz gero, argazkiak  ateratzen duteAzkenean, argazkien gainean kontzeptuak birpasatzen dira.
Guzti hau eta gauza gehigo ( papiroflexia, konikak, geoplano, tangram...) bere web-orrian dugu ondo antolatuta: Geometria

Ezequielek ere "Las competencias básicas en el área de matemáticas" liburuaren egiletariko bat da.

En castellano pulsando "más información"

Fisika eta kimika IKTrekin / Física y Química con TIC

Imagen
Aragoiko"Ciencia Viva" programaren barruan, orain dela urte batzuk ikas unitate gidatuak garatu zituzten. Formato erakargarriekin, sekuentziak ez dira testu liburuetan agertzen direnak, baizik eta ikas-jardueren sekuentziak informazio idatzia gutxirekin eta Interneteko estekez beteta. Sarean, jarduerak aurrera joaten diren heinean,  informazio gehiago lortzeaz gain, animazioak, ariketak eta laborategiko praktikak proposatzen dira. Bere garaian banan banan argitaratzen ziren eta orain jarraian aurkezten dira pdf batean. Irakasleentzako orientabideak ere badaude.  Materialaren egileak IES Domingo Miraleko FKko mintekideak dira (Jaca) . Bide batez, bere web-orriari begirada bat ematea merezi du, proposamen didaktiko interesgarriak barneratzen dituelako.Adibidez, "El tesoro Fenicio" ( erreakzio kimikoak) edo "aereogeneradores" (potentzia, energia) . Gainera CD oso bat baliabideekin deskarga dezakegu. Unidades de Física y Química con TIC

En castellano pulsando &qu…

Hileko bideoak / Vídeos del mes

Azken hilabete honetan ikusi ditudan gustoko bideoak:

Matematikak Halloween
 Giza gorputza industri bezala

Semaforo barik hobeto zirkulatzen da
Nature by numbers

Finantza-Matematika /Matemáticas financieras

Imagen
Data hauetan diru mordo bat oparietan, janarietan eta loteriatan gastatzen dugunez, gure ekonomia nahiko kaltetuta  ( edo "zarituta" behintzat) geratzen da. Horregatik,  garrantzi handia hartzen du dirua ondo erabiltzeak eta zentzuzko gastuak egiteak. Kontzumitzaileen elkarteek hainbat aldiz aholkuak ematen dizkigu, baina jaiek liluratzen gaituzte, potere handia du publizitateak eta ilusioez beteta egoteak ere pixka bat benetako panorama estaltzen digu. Irtenbidea ez da kokatzen abenduan (ezta  urtarrilarean ere, beherapenak direla eta) baizik eta urte osoan zehar. Ekonomiako adituek betidanik adierazi dute kontuak era honetan egin behar direla, urteko aurrekontua kontutan harturik, hainbat gastu urtean besterik heltzen zaizkigulako, Gabonetakoak adibidez.  Eta behin eta berriro azpirratu dute Matematikako klaseetan  finantzak edukin multzo egokia izan daitekeela gaur egun bizitzeko gaitasun matematikoak. Gai honetan materialen falta nabarmena dugu, normalean Unibertsitate mai…

Ordenagailu ikasgeletan / Ordenadores en las aulas

Imagen
Carmen Barbak eta Sebastià Capellak koordinatzen dute Kataluniako WebQuest- elkartearen liburu hau, egile ugarien artikuloak biltzen dituena.
Bi zatitan banaturik, lehendabiziz IKT  aldaketa metodologikoarekin batera joateko beharra aztertzen da eta, bigarrenean, proposamen didaktikoak eskeintzen dizkigute, WebQuesten ereduan oinarrituta batez ere, nahiz eta beste gai batzuez ere aipamena egiten den, hala nola, blogak, irratiaren erabilpena edo portfolio digitalen kontzeptua.
Liburu interesgarria, hasteko praktika didaktika errazak biltzen dituelako didaktikarekin lotuta.
Gertatzen den da, WebQuestak eta beren aldaerak (altxorraren bila, WebTask, Webgincana) gaur egun, gehien bat, 1.0ko praktikak direla, Sarean informazioa bilatzea proposatzen dutelako eta bigarren pausoa falta zaielako: ikasleak Interneteko ekoizle eta partehartzaile bihurtzea.

Nire aburuz, pixka bat berandu heltzen da liburua, egileek egindako bilketa eskertzen den arren.Beharbada orain laupabost urte argitaratuta …

Donejakue bidea: dibertsifikazioarako proiektua

Imagen
Eibarreko berritzeguneko aholkularia eta nire kidea den Lydia Fernández de Luco-ren eskutik hurrengo proiektuaren berri izan dut: Done Jakue Bidea
Egileak Malu Diaz Leno eta Igone Kazalis izan dira,  Ipintzako  eta Arrasateko dibertsifikazio taldeko irakasleak. Materialak bi esparru barneratzen ditu, giza-hizkuntza eta zientzia-teknologia 
Proposamena Done Jakue bidea bizikletaz egitea da,  bide frantsesari jarraituz. Handik abiatuta, bidaia 10 etapatan egitea planteatzen denez, etapa bakoitzean ikasleek lan-karpeta bi eta gida didaktikoak dituzte. Gure esparruari dagozkion materialek hainbat gai ikutzen dituzte: Elikadura, abiadura, distantziak, energia, txirridularen atalak eta funtzionamendua, orientazioa iparorratza eta zeruaren baliatuz, mapak, gps... Lan bikaina benetan

Firts Lego league Euskadi

Imagen
Pasa den irailaren 30ean, Hezkuntza Sailak eta Innobasquelankidetza -hitzarmena sinatu zuten. Akordio honen ondorioz, datorren urtean Euskadin  FIRST LEGO League (FLL) nazioarteko proiektua ospatuko da. FLL  robotikako lehiaketa da, 10 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta.

Ekimena 1998an sortu zen eta orain munduko 60 herrialdetan gauzatzen da. Bere helburua gazteen artean sortzeko trebetasunak, pentsamendu analitikoa eta talde-lana garatzea da, eta, batez ere, berrikuntza-balioak sustatzea, aldi berean ezagupen teknologiko eta zientifikoak transmitituz. Innobasquek duela urtebete ekarri zuen Euskadira lehiaketa hau emaitza bikainekin. 

Azken 2010eko abenduaren 11an bigarren eskualde-fasea jokatu da, aurtengo gaia Body forward edo ingenieritza biomedikoak izanda. Taldeek, beraz,  gure bizitzan hobekuntzak lortzeko proiektu robotikoak landu  dituzte. Finalistak hurrengoak izan dira. Gainera, haien artean gure eskualdeko ikastetxea, Lauro ikastola, Bizkaia osoan bakarra, bere Laurobang

Hizkuntz gaitasuna BHko arloetan / Competencia lingüística en las áreas de Secundaria

Aste honetan nire kidea Begoña Iturgaitzek eta ni neuk hizkuntz gaitasunari buruzko prestakuntza eman dugu gure eskualdeko ikastetxe batean. Bai Lehen Hezkuntzarako, bai Bigarren Hezkuntzarako proposamen didaktiko ugari bildu eta eskeini dizkiegu eta orain, zuekin ere konpartitu nahi ditugu. Zientzia, matematika eta teknologiako adibideak daude, noski

Competencia lingüística en las areas de Secundaria View more presentations from Pilar Etxebarria.

Matryc: testuinguru matematikoak / Matryc: contextos matemáticos

Imagen
Matryc (ez Matrix) matematika eta IKT-ren arteko lotura bilatzen duen web-orria da.  Bi matematikako irakasleek garatuta eta kudeatuta, Ricardo Alonso Liarte eta Carmen Soguero Pamplona ( IES Salvador Victoria -Monreal del Campo eta IES Valle del Jiloca -Calamocha) ikasgelako baliabideak aurkitzen ditugu bi modalitatean:
Matematika beste  ikuspuntu batetik abiatutakoak, eguneroko matematikaArbela digitalean erabil ditzakegun baliabideakEra honetan, lantzen diren gaiak oso interesgarriak dira matematika testuinguru batzuetan kokatzeko, hala nola, prentsan (artikuloen edukin matematikakoak aztertzen dira), hizkuntzan (liburuen pasarteak, poesiak...), gure ingurunean "ikusten" duguna (ibilaldi matematikoak, problemak...). eta bere ikasleen ekoizpenak ( adibidez, DBHko 3. mailako ikasleek egindako lan polita "A vista de mates")


Arbela digitalen atalean beste toki batzuk estekatuta aurkitzen ditugu, interesgarriena, nire aburuz,  PDI en Secundaria (arbela digitalaren erab…

Bioygeo info: biologia eta geologiarako balibideak / BioyGeo info: recursos para bilogía y geología

Imagen
Beste web-orri interesagarria biologia eta geologian. Oraingo honetan "BioyGeo info" toki birtualean dauden baliabideak ezagutarazi nahi dizkizuet. Manuel García- Viño irakaslea dago bere atzean (Los Sauces de la Moraleja ikastetxea- Alcobendas, Madrid) . Irakasle honek Sarea arakatu du bere gaiak elementu multimediarekin aberazteko asmoz....eta orain bere ekoizpena Web-orrian eta Moodle batean ordenatuta dago eta, gainera, irekia, hau da, guztiok ikusi ahal dugu, gonbidapen bezala sartzen, noski. Mila esker ezaguera elkartrukatzegatik. BioyGeo.info: apunteak, anatomiari buruzko laminak eta ikasgela birtualaren sarbideaAula virtual de Ciencias: DBHko 3.eta4. mailan gehi Batxilergoko 1.maialarako edukinakBere diapositiben aurkezpenak
En castellano pulsando "más información"

Lourdes Luengoren Biologiako materialak / Materiales de Biología de Lourdes Luengo

Imagen
Lourdes biologia eta geologiako irakaslea izan da eta aspalditik digital munduan sartu du sudurra .Nork ez du ezagutzen bere lehenengo lana "Índice de Biología" ? Batxilergoko lehenengo apunte elektronikoak ,  animazioekin lagunduta. Bere lan batzuek sariak edo aipamenak lortu dituzte eta proiektu garrantzitsuetan parte hartu du, Biosfera-rena, adibidez.  Irakasle berriztatzaile nekaezina, Web-orriak, blogak, WebQuestak, Hot Potatoes, Flashak...denarekin lan egin eta ekoiztu du.  Orain jubilatuta egon arren, lanean aritzen da (orain bere "ikasleak" bere ilobatxoak dira) eta bere legatua Web-orri bakar batean bildu du, guk dena eskura izateko. Benetan eskergarria. Batxilergoko eta DBHko biologia, laborategiko praktikak, genetika...
Los materiales TIC de Lourdes Luengo

En castellano pulsando "más información"

Gabonak digitalak izango balira..../ Si las Navidades fuesen digitales...

Hurrengo bideoan ( nahiz eta portugaleraz egon oso ondo ulertzen da) kontatzen digute nola garatuko lirateke Gabonetako gertaerak  gure garai digitalean egonez gero. Ez galtzeko
En el siguiente vídeo ( en portugüés pero se entiende muy bien) nos cuentan como se desarrollarían los sucesos navideños si estuviésemos en esta digital. No te lo pierdas.

Ikasbloggers berriro bilduta

Gaur ikasturtearen lehendabiziko bilera garatu dugu Leioako Berritzegunean. Irakasle eta aholkulari berriak jaso ditugu oso gustora eta,  nahiz eta gaiordena ondo definituta ez egon, ideia-txaparrada polita izan dugu. Hurrengo bileran  Uribe Kosta   BHInstitutoan izatea erabaki da bere esperientzia zuzenean ikastetxean bertan ezagutzeko eta bere zehaztasunak aztertzeko.
Akta gure wikian -Acta de la última reunión de Ikasbloggers

Genetika lantzeko ikas-jarduerak / Actividades para trabajar la genética

Imagen
Rafael Maroto irakasleak 4 ikas-jarduera interaktiboak aurkezten dizkigu genetikako atal desberdinak lantzeko. Oso errezak diren arren, guztiz erabilgarriak: Genética Mendeliana . Mendelen legeak lantzeko jarduera interaktiboa, genotipoak aukeratzen.  Herencia intermedia y codominancia Fenotipoen arteko gurutzeak Herencia de los grupos sanguíneos Odol motak lantzen dira  Genética Humana  Gizakien genetikari buruzko karaktere batzuk En castellano pulsando "más información"

PISA 2009

Imagen
Kaleratu berria eta polemika sortu da: gaitasun zientifikoan, Euskadiko emaitzak Europako OCDEkoak baino baxuagoak izan dira. Matematikan, ordea, gehitu  da. Denetariko entzuten da (edo, hobeto esanda, irakurtzen da) ea ordu lektibo gehiago behar ditugun, ea metodologian sakondu behar den...Nire aburuz, erdiko mailan kokatuko nuke irtenbidea. Metodologia, betiko kontua, hemen argi dago hobetu beharra dugula, baino arlo guztietan, ez bakarrik zientzietan. Ikas-orduak, aspaldiko eskaera zientzietako irakaslegoaren artean, beharbada hobeto banaturik. Esan nahi dut, teknologia arloa sortu zenetik, badirudi bakarrik tailerrean "katxarreoa" egiten dela, ez duela zerikusirik arlo zientifikoekin . Hau ez da batere egia. Teknologian tratatzen diren gai zientifikoak asko dira (elektrizitatea, materialak, makinak...), fisika eta kimikaren gaiak, eta, Departamenduen arteko adostasunera heldu bezain laster, edukinak nahiko orekatuak gera daitezke. Zer pentsatzen duzue?

PISAren informazio…