Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2010

Misconceptions

Imagen
Nork ez du entzun bizarra mozteak ilea gero eta gogorragoa hastea  ekartzen duela? Edo hegoaldeko hemisferioan , Coriolis  efektua dela eta, ura zuzenbide desberdinean biratzen dela?
Azken bi hauek oso oso finkatuta daude , ez da?  Are gehiago, irakasleon artean ere bai, testu liburu batzuetan oraindik gazapo hauek agertzen direlako. Horregatik ondorengo bloga interesgarria da: :Misconceptions


¿Quién no ha oído a vez que al afeitarse la barba crece mas rápida y mas dura? ¿O que en el hemisferio sur el agua gira en otra dirección  por el efecto Coriolis? Estas dos afirmaciones tan arraigadas no son las únicas y hay bastantes que nos afectan a los profes, porque aparecen todavía en los libros de texto. El siguiente blog es muy útil para enterarse de estos "misconceptions"


[Source: Misconception Junction]

2011, Kimikaren urtea / 2011, Año de la Química

Imagen
2000 urtean Matematikaren aukera izan zen... 2005ean Fisikari tokatu zitzaion txanda... 2009an Astronomiak hartu zuen protagonismoa...aurten oraindik ez da bukatu Biodibertsitatearen urtea eta ONUren Asamblada Nagusiak  2011 Kimikaren nazioarteko urtea jarri du, Marie Curie-ri bere lehenengo Nobel Saria eman zitzaion berrehungarrenarekin parekatzen.
Ospakizun sinbolikoak, agian, baina oso eraginkorrak ikasgeletan honetaz baliatzen  bagara hezkuntz komunitatea sentsibilizatzeko eta arloari indarra ematen, ikas-proiektuak sortzeko . Gainera, normalean, ekimen hauen atzetik materialak eta  baliabideak sortzen dira, hala nola:  Taller de matemáticasDiviértete con el universoBiografía visual de EisnteinBiodiversitat al plat Bizitzeko eta bizitzarako tokiak Espero dugu aurten Kimikako materiala erakargarriak izatea . Hasten gara gu?

En castellano pulsando "Más información"

Scienlab 2.0 : zientzietako blogaren adibidea / Scienlab 2.0: un ejemplode blog de ciencias

Blogen garaia, eguneroko bezala erabilita, pasatu da. Nork bere iritziak botatzeko, berriak emateko edo bizitza komentatzeko beste sistema batzuek hartu dute testigoa, hala nola, Facebook edo Mikrobloggingak. Gaur egun, blogak erabiltzen dira Weborriak bezala , informazio interesgarria pilatu, zabaldu eta eskuratzeko guneak. Ugari  eta mota desberdinetakoak daude "hezkuntz blogosferan", zenbait arlotan - normalean hizkuntzak - oso erabilgarriak eta adibide onak aurkitzen ditugu. Beste arlo batzuetan, gurean, adibidez, blogaren helburuak eta norabideak  oraindik ez daude nahiko definituta. Irakasle gehienek erabiltzen dute  beren klaseetako osagai bezala, laguntza gisa, kanpoko laguntza gehien bat, ikasleak klasean emandako gaiak bere etxean sakondu ahal izateko.
Gutxitan ikasgelako ekoizpenak erakusten dituztenekin  egiten dugu topo, hots,  ikasleen atazak edo ikas-jarduerak blog baten bidez adierazten dutenekin, benetan IKTeknologiak  eta zientzia-edukinak integratzen. Scien…

Hizkuntz gaitasuna zientzietan garatzeko gakoak / Claves para desarrollar la competencia lingüística en ciencias

Imagen
Pasaden astean hasita, Barakaldoko Berritzegunean "hizkuntza gaitasuna" ri buruzko Jardunaldiak ospatzen ari dira.Irailaren 15ean Berritzegune Nagusiko Aholkulariaren eskutik,  Mª Mar Pérez, gaitasunaren ezaugarriak eta ideia orokorrak zabaldu ziren eta ostiralean, 13an, Hizkuntza arlo zientifiko-tekniketan  nola tratatu izan da saioa. Eta gaia garatzeko, beharbada gehien lan duen pertsona, Neus Sanmartí, egon da. Neusen aburuz, hizkuntz gaitasuna arlo guztietan landu behar izan arren, arlo bakoitzak bere hizkuntz eskema propioa du . Bere diskurtsoa beti testuen tipologiarekin eta ikasleek jaso behar duten laguntza (andamiajea) lotuta dago. Hona hemen berak erabilitako diapositibak Bigarren Hezkuntzan (LHkoak ere badaude)

Gizarte eta Hizkuntz eremuan datorren astean Felipe Zayasen prestakuntza egongo da.
Informazio-iturria: Barakaldoko Berritzeguneko bloga


El Berritzegune de Barakaldo está desarrollando unas Jornadas sobre competencia lingüística . El pasado 15 de septiembre…

Zientzia live!

Imagen
Hitz joko honen bidez - euskera eta ingelesa nahasten- ElHuyar Fundazioak bere azken ikas-ekimena aurkezten du . Zientzia live programaren bidez, hiru esperimentu-tailer eskeintzen ditu ikastetxean bertan garatzeko. DBHko 3. eta 4. maila bezeroak izanda, ikastetxearekin adostuta kudeatuko dira. Tailer bakoitzean 20 ikasle egon daitezke eta ondorengo gaiak landuko dira:
1. tailerra : gasak eta presioak ( Puxika, Malba zurizko gozokia, Telefono mugikorra, Freskagarri-potoa, - Helioa eta sufre hexafluoruroa)
2. tailerra :Materialak ( Flubber-a, Superbola, Elur artifiziala)
3. tailerra: Nitrogenoa eta tenperatura baxuak ( Puxika, Malba zurizko gozokiak, Lorea, Hotz-testa)


Informazioa eta tailerren bideotxo bat ikusteko:Zientzia live!
Ikastetxeetan zuzenenan informazioa jasoko duzue. Eskatzeko epea urtarrilaren 29a arte


Informazio-iturria: Zibereskola

Elementu kimikoak jolas batean / Los elementos químicos en un juego

Imagen
Anshul Samar ,14 urteko mutila, enpresa-munduan oso aipatuta izan da azken bolada honetan . Gauza da  asmatu duen kimikako jolas batekin negozio handia egin duela eta gaur egun gazteentzako ekintzaile-eredutzat jotzen dela .  Jolasa   ELEMENTEO deitzen da eta, taula periodikoetan oinarrituta dago. Elementu kimiko bakoitzak karta  batean deskribatzen da. Karta hauek oinarrizkoak dira eta, jolasteko, beste batzuetan ( konposatuak eta alkimia) borrokatu behar dute. Oxidazio-zenbakia da irabazteko gakoa. Jolasa sinplea da, eta 9 urtetik gora jolas daiteke. 
 Informazio-iturria: El tao de la física

En castellano pulsando "Más información"

Desagertu diren espezieak / Especies desaparecidas

Imagen
Biodibertsitae-urtea dela eta (abendura arte, behintzat) oraindik garaiz gaude gaia gogor  lantzeko. Normalean kontzeptua eta gaur egungo  egoera aztertzen dira. Horretarako  galzorian dauden espeziak kontutan hartzen ditugu, baina... eta desagertu direnak agian motibagarriagoak izango lirateke? Ez dut dinosaurioez hitz egiten, baizik eta  orain dela gutxi galdu ditugunez. Ziur nago baietz, batez ere beren azken  irudia argakietan geratzen bada. 
Iraungipen espezieen ikus-katalogoak hurrengo helbideetan aurki ditzakegu:

 Rare Photographs of Now Extinct BeastsTop ten de animales extinguidosDiez especies extintas en el siglo XXIEn castellano pulsando "Más información"

Genetikari buruzko erakusketa birtuala / Museo virtual de genética

Imagen
"Leyendo el libro de la vida" izenpean,  Universitat Oberta de Catalunya -ko "Òliba" taldeak genetikari buruzko museo birtuala ekoiztu du.  Erakusketak 10 "aretoa" ditu, bakoitzak genetikako atal bati zuzenduta: ingenierita, herentzia, mutazioak, ADN-ren egitura, eboluzioa...Ataletan artikuloen bilduma dugu, oso erabilgarriak ikasgeletan. Honetaz gain, zientzialariekiko elkarrizketak daude, berriak, mediateka (bideoak eta animazioak) eta irakasleentzako txokoa (jarduerak, esperimentoak eta ikas-unitateak).
Erakusketak munduarekin konektatuta egon nahi duenez, guztiok partehartzeko aukera dugu "irakasle-baliabideak" atalaren bidez, gure  proposamen didaktikoekin.
Leyendo el libro de la vida: museo virtual interactivo

En castellano pulsando "Más información"

Clepsidra proiektua / Proyecto Clepsidra

Batzuetan gauza bera errepikatzea komeni zaigu, batez ere informazio gehiago dugunean. Blog zaharraren  beste sarrera batean, Kanaria Handiko I.E.S. Valsequilloko irakaslea Carlos Moralesen lanez hitz egin nuen, baita matematika teknologia eta IKTrekin elkartuz garatzen dituen proeiktuez ere.  Orain beren "Clepsidra" proiektuari buruzko bideoak aurkitu ditut YouTubean eta, oso ondo azalduta dagoenez, zuekin konpartitu nahi ditut.
Gainera DBHko 4.mailari zuzendutako proiektuaren artikulo osoa jada argitatuta dago Sarean:
Proyecto Clepsidra: agua, matemáticas y tiempo 




 A veces merece la pena repetirse si hay nueva información. En otra entrada del antiguo blog ya mencioné al profesor Carlos Morales, del I.E.S. Valsequillo (Gran Canaria) y su capacidad para mezclar matemáticas, tecnología y TIC para crear proyectos como el Clepsidra, del cual he encontrado varios vídeos que quiero compartir con vosotros y vosotras.
Además un articulo con la explicación del desarrollo de este pr…

MGZ: material berria / CCMC: nuevo material

Imagen
Jordi Solbes, Domènec Marco, Francisco Tarín eta Manel Traveren eskutik Mundu Garaikiderako Zientziak arlorako material berri bat dugu Sarean, deskargatzeko aukerarekin.Materialak 7 gai garatzen ditu eta bai ikasleentzako, bai irakasleentzako dokumentazioa aportatzen du. Irakurmeneetan oinarriturik, handik abiatuta ikerketak egiteko gaiak, eztabaidak sortzeko galderak, ulermenezko galderak, informazioa eskuratzeko jarduerak...proposatzen dizkigu.Proiektu bikaina , proposamen desberdina planteatzen,  ikasgelan erabiltzeko prest edo material osagai moduan erabiltzeko.Ciencias para el mundo contemporáneoMaterial gehiago: MGZrako atala ZientziaberriWikianEn castellano pulsando "Más información"


Madariaga Dorrearen jarduerak / Actividades de Torre Madariaga

Imagen
Madariaga Dorrea orain dela bi urte inauguratu zen Euskadiko biodibertsitatearen zentrua da eta, handik geroztik, etengabeko lana egin du  ezaugueraren hedapenean, gizarte sentzibilizazioan eta erabiak hartze-prozezuan . Bere ekintza gehienak batez ere ikastetxeei zuzenduta daude eta ikasturte honetako programa ez da makala! : erakusketak, jolasak, natur-ibilbideak...beti curriculumarekin lotuta galdu barik eta adin guztientzako jarduerak
Aurten lau ikas unitate lan egingo dituzte:
Biodibertsitatearen hastapenak : Haur HezkuntzaBiodibertsitatea: padura: LH, DBH eta BatxilergoaBiodiberstitatea: denboran zeharreko bidaia:LH, DBH eta Batxilergoa Biodibertsitatea: kostalde harritsua eta hondartzak: LH, DBH eta BatxilergoaPartehartzera bazoaz, irakasleentzako materialak bidaltzen dizkizute aldez aurretik
Erreserbak 2010eko irailaren 13tik aurrera gauzatu ahal izango dira
Programa osoa
Iraileko agenda

En castellano pulsando "Más información"

Ipuin matematikoak / Cuentos matemáticos

Imagen
Leer.es webgunetik proiektu berriak datozkigu. Hauetariko bat "ipuin matematikoak" dira.  Bere egileak, Liria Alonso, proiektu honen bidez, helburu argi du: ikasleen irakurmena  garatzea eta horretarako kontakizun matematikoak erabiltzen ditu. Irakurri eta gero, planteatzen diren jarduerak Sarea kontzultatzen irtenbideratzen dira.
Proiektuan ikasleentzako materiala dugu (kontakizun bera) eta irakaslentzako soluzioak, ildo edagogikoak, proposamen metodologikoa eta orientabideak.
Lehen Hezkuntzako 3.ziklo eta DBHko 1.zikloari begira: Cuentos matemáticos interactivos
Lehen Hezkuntzarako beste bi proiektu matematikako interesgarriak: 
Taller de matemáticas recreativasOtros materiales de matemáticas
Eta Bigarren Hezkuntzako edozien arlorentzat egokia:
Guía para mejorar y trabajar la comprensión durante la lectura del libro de texto en clase.  Emilio Sánchez Miguel
En castellano pulsando "Más información"

Bilboko II .Argazki Geologikoen Lehiaketa / II Concurso de fotografía geológica de Bilbao

Imagen
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak  antolaturik, berriro aurten lehiaketa honetan partehartzeko aukera dute DBH eta Batxilergoko ikasleek. Gaia geologiaren edozein adarrekoa da. Argazkiak formatu digitalean aurkeztuko dira JPEG moduan, manipulazio digitala ez du onartuko eta artxiboek 5 MBko tamainua izango dute gehien. E-mailez bidali behar dira testu batekin lagunduta, non izenburua, tokia eta azalpen geologikoa emango diren. Argazkiak Geobizirik blogean agertuko dira .
Partaide bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake. Epea: 2010ko urriaren 1tik azaroaren 6ra
Sariak hurrengo Bilboko Zientziaren Astean emango dira:
Lehen saria: Diploma eta mendiko arropa erosteko 300 euroko bonoa Bigarren saria: Diploma eta mendiko arropa erosteko 200 euroko bonoaHirugarren saria: Diploma eta mendiko arropa erosteko 100 euroko bonoaEn castellano pulsando "Más información"

Zernola lehiaketa berriro gurekin

Imagen
Hona hemen berriz Zernolako  IX. Olinpiadan partehartzeko deialdia. Dakizuenez, Elhuyar Fundazioak antolatzen ditu eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago,  irakasle baten ardurapean. Bere funtzionamendua hurrengoa da: 2010eko urritik 2011ko apirilera arte, hilero proba bat jarriko diete ikasleei Zernolaren Web orrian eta irtenbideratzeko lau aste izango dituzte parte-hartzaileek. Olinpiada osoan, guztira, bost proba osatu beharko dira. Ikasturte honetako progak :  Matematika. Izenburua: Burua dantzan! Planteamendua: Geometria-jokoa. Urriaren 18an. Saria: Skunkfunk-en oparia, eta Iru–eko Planetarium-era joateko sarrerak eta autobusa.   Kimika eta zientzia-kazetaritza. Izenburua: Zorionak Marie! Planteamendua: Marie Curieri buruzko telebista-erreportajea. Azaroaren 22an. Saria: Berria-ren oparia, eta Zientziaren Kutxagune-ra joateko sarrerak eta autobusa. Bideo saritua Berria-ren webgunean egongo da ikusgai.IKTak eta ikerketa soziologikoa. Izenburua: Ikernet. Planteamendua…

Zertan datza zientziaren garrantziak? / ¿Porqué es importante la Ciencia?

Imagen
Galdera ona Mundu Garaikiderako Zientzian ikasturtea hasteko, ez da? Beno, Phil Plaitek 4 minutuko bideotan ikasgelan lehendabiziko eztabaida planteatzeko diskurtsoa ematen digu.
Beste aldetik, Jose Luis Castillo irakasleak gai honetarako atazak eta ideiak gurekin elkartrukatzen ditu bere  blogaren sarreran: "caso de aprendizaje y tarea para ¿qué es la ciencia?"

Baliabide gehiago: Zientziaberri wikian:  MGZ eta Sasizientzia


En castellano pulsando "Más información"

Eskola 2.0: oinarrizko prestakuntza / Formación básica de Eskola 2.0

Imagen
Eskola 2.0ko programak, bere iazko esperientziatik abituta, oinarrizko prestakuntza packa argitaratu du Web orri ofizialean.  Ezinbesteko aukera IKT-ren erabilera hasteko. Moduloak hauexek dira:

Arbel Digital Elkarreragilea (ADE) ikasgelanOinarrizko internet: Mozilla Firefox-ekin nabigatzenWeb posta elektronikoa: GmailInformazioa bilatu sarean: testuala eta multimediaTestuak editatu OpenOfficeko Writer-ekinTestuak argitaratu eta partekatu GDocs-ekinDiseinatu erraz zure aurkezpena Impress-ekinIKT Gida Metodologikoak: LH 5Azken multzoan, zenbait 5.mailarako arlo lan egiten dira: ingurune, matematika eta hizkuntza

En castellano pulsando "Más información"

Etorkizunerako pantailak? / ¿Las pantallas del futuro?

Bagoazen erritmoarekin, etorkizunean gertatuko dena gaur egun pentsaezina da. Hala eta guztiz, hurrengo bideoak irudikatzen duen bezalako bat imaginatzea gustatzen zaizkit.

Al ritmo que vamos, el futuro es casi impensable. A pesar de ello me gusta imaginar que es como el que muestra el siguiente vídeo.

PI lepokoa / El collar PI

Imagen
Beti bezala, Microsiervosetik hartutako bitxikeria polita: Pi zenbakiaren dezimalez egindako lepokoa
Una curiosidad servida de la mano de Microsiervos: un collar con decimales del número PI



GARATU ikastaroak / Cursos GARATU

Imagen
Aurten GARATU prestakuntzak aldaketa bat jaso zuenez, interesgarritzatz hartu dut oraindik matrikula egiteko bigarren epea zabalduta dagoela gogoaraztea. Irailaren 6tik 24ra ikastaro batean gure izena emateko denbora dugu, bai on-line modalitatean , bai presentzialean . Gure eremuari dagozkionak hauexek dira:
 On line:
241 Matemáticas y Moodle (Profundización)Fitxa ikusi | Ver Ficha242Matematicas y web 2.0Fitxa ikusi | Ver Ficha260Matemáticas para las competenciasFitxa ikusi | Ver Ficha261Matematika konpetentzietarakoFitxa ikusi265Resolución de problemas en SecundariaFitxa ikusi | Ver Ficha363Alfabetatze ekologikoa IFitxa ikusi364Alfabetatze Ekologikoa IIFitxa ikusi365Biodibertsitatea eta EA21 On-lineFitxa ikusi366Biodibertsitatea Ibaialde kanpainan (Bizkaia)Fitxa ikusi367Biodibertsitatea Ibaialde kanpainan (Gipuzkoa)Fitxa ikusi368Energia eta Eskola Agenda 21Fitxa ikusi369Eskolako Agenda 21 koordinazioa On-lineFitxa ikusi370Eskolako Agenda 21aren sarrera On-lineFitxa ikusi372Hondakina…

Matematikan jolastu Dibertsifikazioan / Jugar con las matemáticas en Diversificación

Imagen
"Jugar con las matemáticas" Madrilgo IES Profesor Máximo Truebako proiektua da. Oarin dela bi ikasturtean garaturik, proiektua martxan jarri zen Dibertsifikazio kurtso batean eta gero DBHra zabaldu zen. Geometria eta berreturak ikasten dira jolas moduan, matematika eguneroko objetuetan ere dagoela adierazten. Informazioa, garapena, erabilitako materiala eta lan-fitxak eskuragarriak daude EducaMadrid aldizkari digitalean: Jugando a ser adivinos

Bere Matematikako Departamenduak baliabide gehiago ditu "Sacit  Ámetam" izenburupean:
Weborria: hemen irakasleen proiektu eta jarduera berrienak agertzen dira Bloga: hezkuntza-komunitateak emandako ideia, problema eta egoera matematikoak. Aldizkari bezala funtzionatzen du.Boletina: bi hilabetero argitaratzen duten boletin matematikoa.Dibertsifikazio kurrikularrari buruzko baliabide gehiago
En castellano pulsando " Más información"

Passion for knowledge

Imagen
Pasaden maiatzean aurreratu nuenez, Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak bere hamargarren urteurrena betetzen du aurten eta ospatzeko Ekitaldi bat garatzen ari da. "Passion for Knowledge’" , bere helburua ikerketa zientifikoaren kultur balioa gizartean hedatzeaz gain, zientziaren ezagumenduaren grina herritarren artean kutsatzea izanda.
Irailaren 27tik urriaren 1era bitarteanKonferentzia  eta ekimen gehiago izango ditugu  maila desberdinetan, haien artean , dibulgazioan, guk, irakasleok, gure ikasleekin Hitzaldizientifikoak entzuteko aukera dugu. Nobel saridunak eta ospe handiko ikerlariak egongo dira. Anima zaitez, azken egunak dira eta plaza libreak geratzen dira oraindik!!!

IRAKASLEEKIKO TOPAKETAIrailaren 29-an, Zientziaren KutxaguneanClaude Cohen-Tannoudji, Dudley Herschbach, eta Heinrich Rohrer Nobel
Saridunek parte hartuko dute, eta hezkuntza sistemari buruzkohausnartuko eta eztabaidatuko dute irakasleekin, bereziki zientzia etateknologiaren irakaskuntzar…

Zientzia-argazkilaritza: sormena eta berrikuntza / Fotografía científica: creatividad e innovación

Imagen
Asmaketa zientzia eta sormenaren sema-alaba da eta adibide ona dugu hurrengo argazkiekin. Gehiago:  Unique Scoop
La invención es hija de la ciencia y la creatividad. En las siguientes fotos (más en  Unique Scoop) tenemos un buen ejemplo:

Unibertso matematikoa / Universo matemático

Imagen
"Universo matemático" nahiko ezaguna den matematikari buruzko dokumentalen bilduma da. "La 2" Telebistako kanalaren produkzioa izan zen 2000 urtean , 10 saio dira eta bakoitzaren iraupena 24 minutukoa da. Dokumentalak nahiko erraz aurkitzen dira Sarean etaWikipediakosarreran deskargatzeko esteka zuzena dugu. Honetaz gain, Antonio Pérezek (bere gidoigilea eta aurkezlaria)   laburpenak eskeintzen dizkigu eta  Eva M. Perdiguero irakasleak lan bikain egin du bere blog zoragarrian "Matemáticas a nuestro lado" : saioak klasean lan egiteko fitxak. 

En castellano pulsando "Más información"

TED: mundua aldatzeko ideak / TED: ideas para cambiar el mundo

Imagen
TED ideas for worth spreding irabazi-asmorik gabeko elkartea da,  bere helburua ideia berriztatzaile eta puntako iritziak zabaltzea izanik. Bere Web orrian, Telebistako kanal propioaren bitartez,  18 minutuko 700 hitzaldi baino gehiago aurki ditzakegu. Hizlariak goi maiko pertsonak dira, pentsalariak, politikariak, zientzialariak...zeozer berri esateko duen edonork.  Originalak ingelesaz dauden arren, gehienak gaztelaniaz itzulita daude  TED Translations proiektuari esker.Oso interesgarriak bai hezkuntzako gaiak, bai teknologia eta zientziatakoak, azken hauek ikasgelan eztabaida bat sortzeko primeran. Begirada bat botatzea gomendatzen dizuet.

En castellano pulsando en "Más información"

Zelulari buruzko jolasa / Juego sobre la célula

Imagen
Zelula oso gai klasikoa da biologian, beraz, baliabide ugari aurki ditzakegu, bai laborategian, bai multimedia-formatoan, baina aurkitu dudan jolas hau, ez dakit, berezia da,  zelularen antolakuntza modu dibertigarri batean ikasi ahal dute  ikasleek, benetako bideojolas moduan planteatuta dagoelako, hau da, pantaila bat gainditu eta gero, beste batera pasatzen da.   Jolasaren izena Cell-craft da, on line erabiltzeko prest eta Flash formatopean.  Informazio-iturria: Microsiervos Carlos Lobato irakasleak jolastu du eta bere esperientzia deskribatzen digu bere blogean

En castellano pulsando "Más información"

Osasun Hezkuntzarako proiektuak / Proyectos de Educación para la Salud

Imagen
Irailean dena da berria irakasleentzat, ikasturtea, beharbada ikasleak, lankideak, batzuekin lanpostua bera...baita deialdi berrien garai ere. Orain dela gutxi Prestakuntza eta Berriztapen proietuen deialdia atera da eta atzo guretzta interesgarria den beste bat : Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako proiektuak. Proiektu hauek ikastetxeetan global moduan garatzeko planteatzen direnez, irakasleen % 60 inplikatuta egon behar dira. 2 ikasturteko iraupena dute eta aurten lehentasuna duten eremuak elikadura eta jarduera fisikoa dira . Dokumentazioa aurkezteko epea: hilabete oso bat.
Material lagungarria: Ganar salud en la escuela. MEC, Guía para hacer un proyecto de salud escolar 
En castellano pulsando " Más información"

ITEko ikastaro elektronikoak / Cursos electrónicos del ITE

Imagen
ITEk antolatzen dituen irakasleentzako ikastaro elektronikoen inskripzioa irekita dago irailaren 1tik 13ra. Deialdia guztiz dohanik da eta mugatze bakarra partehartzaileen kopurua da. ITE-ren prestakuntza eskaintza Eskola 2.0ko programarekin bat doanez, ikastaroak bi mailetan antolatuta daude: hasierakoak eta sakontzekoak.Ikastaro guztiak Moodle plataformaren bidez ematen dira. Gainera, prestakuntzan egindako material batzuk CD formatoan daude eta bere Webean eskuragarriak. Denak oso interesgarriak diren arren, hemen aipatzen ditut gure eremurako interesgarriak: GeoGebra en la enseñanza de MatemáticasConstruyendo saludDescartes (EDA)Hoja de cálculo en la enseñanzaHoja de cálculo en la enseñanza de las cienciasNewton (EDA)TIC en el Área de MatemáticasEn castellano pulsando "Más información"